Economía solidaria

Bestelan

Nor gara?

Caritas Bizkaiak 2021ean sortutako gizarte-enpresa bat gara, eta gure xedea da bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden kolektiboen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea.

Enplegu-aukera egokiak eskaintzen ditugu industriarako zerbitzu osagarrien sektorean.

20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu muntaketak eta manipulazioak egiten Bilboko Ibaia Zentroko lan aurreko tailerretan, bai eta ondoren Basauriko Ariz Zentroan ere.

 

Zer egiten dugu?

 

Ibilbide baten parte gara. Bide horretan, pertsonak gizarte- eta lan-arloko gaitasunak berreskuratzeko edo eskuratzeko entrenatzen dira, gaitasun tekniko espezifikoetan trebatzen dira (muntaketako edo biltegiko langileak…) eta enplegua modu aktiboan bilatzera bultzatzen dira.

Bestelan ohiko merkatura igarotzeko tokia da; hara iritsita ere, pertsonek laguntza jasotzen jarraitzen dute, benetako ekoizpen-ingurunean eta lan-baldintza duinetan.

Paketeen eta estutxeen esparruan hasi dugu jarduera, baina beste enpresa-proiektu batzuk garatzea dugu helburu, zerbitzuak kanpora atera nahi dituzten enpresekin aliantzak eginez, eta, hala, enplegu inklusiboa eta gizalegezkoa sortuz.

Gaur egun, Bizkaiko IZAR enpresan dugu kokagunea, liderra Euskadin eta bigarrena Europan makina-erremintaren sektorean.

 

Gure produkzio-prozesu soziala 

Eskuzko muntaketak eta muntaketa mekanizatuak egiten ditugu, automobilgintzako, burdingintzako, gas naturaleko, arotzeria metalikoko eta beste manufaktura-industria batzuetako enpresentzat.

Gure helburua da enpresek beren ekoizpen-prozesuko balio erantsi apaleko jarduerak kanpora ateratzeko duten beharra eraldatzea, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen kolektiboarentzako enplegu-aukerak sortzeko, horrek dakarren gizarte-balio handiarekin.

 

Nola finantzatzen da?

Gaur egun Europako Gizarte Funtsaren laguntza dauka, Euskadiko 2015-2020 programaren baitan, Eusko Jaurlaritzak kudeatua, Sendotu Aldiberean proiektuaren barruan.

  

 

Harremanetarako

 bestelan@bestelan.net