Campaña

2024-2025 ikasturte hasierako kanpaina

2024-2025 ikasturteari ekiteko kanpaina bateratuak elizbarrutiaren ikuspegi komuna jasotzen du. Gure Elizak Bilboko elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatuko du. Ikasturte hasierako “Caritas – Kristau Elkartea” baterako kanpainak ospakizun horren berri ematen du, eta gonbita egiten dizue 2024-2025 ikasturtean antolatzen den ekimen orotan kontuan har dadin kanpainaren kartelean ikusten dena: BAGARA. Izan ere, Elkartea gara eta Elizbarrutiko VI. Ebanjelizazio Planean (2022-2027) proposatutakoa oinarri hartuta begiratu nahi diogu etorkizunari –ETORKIZUNARI BEGIRA–: Lekukotasuna eman, Jesusekin egon (Jn 15,27).

Ikasturte honetako Begiradak (elizbarrutiko baterako ikuspegiak) adorea ematen digu osatu dezagun elkarte abegitsuago eta inklusiboago bat, pertsonen eta egoeren, sentiberatasunen eta bizipenen aniztasunari irekia: “zabaldu zeure etxolaren esparrua” (Is 54,2), anai-arreben benetako elkartea izateko helburu sendoarekin. Mezu hori estu lotuta dago Frantzisko aita santuak Eliza osoarentzat 2025. urterako Jubileuaren deialdian egin duen eskariarekin: lan egin dezagun bakearen alde.

 

“Testigantza emango duzue nirekin zaudetelako”. Juan 15,27

Keinu bakoitzak balio duenez, zuen eguneroko bizitzan helburu batzuk txertatzera animatzen zaituztegu:

  • Fokatu begirada. Ireki begiak kontzienteki, orain arte oharkabean pasatu zaizkizun eta zugandik gertu dauden errealitateak, pertsonak eta egoerak ikusi ahal izateko.
  • Zabaldu besoak. Utzi beste pertsona batzuei zure bizitzan sartzen, interpelatzen eta eraldatzen.
  • Bizi apaltasunez. Proposatu denbora eta eguneroko keinuak, gelditu, entzun eta zure bidean aurkitzen duzunari hobeto laguntzeko.
  • Elkartean ibili. Aurkitu zure lekua elkartean, zure dohainen arabera. Gozatu zeregin partekatuaz eta amestu bide komunitario berriak.