Campaña

“Bat Gara. Creamos comunidad”

Caritas Bizkaiak eta parrokiek batera ospatuko dabe kanpaina hau eta dei egiten deutsie kristau alkarteei iragarpen, ospakizun, zerbitzu eta alkartasunaren arloan jarduten daben pertsona eta taldeen bialketa ospatu daien, askotariko errealidadeen isla diran irudi edo idazkiakaz poliedroa eratzeagaz batera.Kanpaina hau aukera ona da kristau alkarteak bere nortasun eta eginkizuna sendotu daizan, Bizkaiko Eleizaren konpromiso eta aberastasuna agertzera emonez. 

Kanpainaren irudian, Frantzisko aita santuak Evangelii gaudium (236) entziklikan aurkezten digun elizaren eta gizartearen eredu poliedrikoa aurkezten dugu, non pertsona guztiak ordezkatuta dauden eta desberdintasuna harmonikoki batzen duen. Ekuadorretik Pablo Sanaguano gure anaia eta kolaboratzailearen irudi nagusia nabarmentzen dugu, bertan batzen gaituen heterogeneotasun eta originaltasun hori islatzen baitu.

Kanpaina honen helburuak honako hauek dira:

  • Parrokia-mailan egiten duguna partekatzea: parrokia bakoitzean ekintza ezagutaraztea.
  • Parrokiako bizitzan parte hartzen duten eragile guztien konpromisoa erakutsi, ikusarazi eta eskertzea.
  • Komunitatea pozaren, itxaropenaren, hurbiltasunaren eta batasunaren balioetan sentsibilizatzea, eta komunitate batuago, bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan parte hartzera animatzea.
  • Komunitateko kideak fidelizatzea eta elkartasunera animatzea ondasunen jaunartzearen bidez, beren parrokietan laguntza ekonomikoa eman dezaten.

Materialak ezagutzera eta zabaltzera gonbidatzen zaitugu:

KARTELA

MURALA 

ZUZENDARITZAREN GUTUNA

LITURGIAKO GIDOIA