Alkarregaz, camino de esperanza
ALKARREGAZ, CAMINO DE ESPERANZA
Ekaineko kanpaina hau, urtero bezala, Corpus Christi Kristoren Gorputzaren ospakizunarekin garatzen da. Kristoren presentzia oroituko dogu Eukaristian.
Kanpainaren ideia nagusia boluntariotza da, ekintza boluntarioa itxaropenerako bide gisa. Elkarrekin, komunitatean, konprometitzen eta jarduten diren boluntarioak. Boluntarioen konpromisoa ikusaraztea, balioa ematea eta eskerrak ematea.
“Boluntariotza profezia eta itxaropen-zeinua da (…) Eskerrik asko zuen denbora eta gaitasunak eskaintzeagatik! Eskerrik asko besteekiko duzun hurbiltasun eta samurtasunagatik, haiengan itxaropena piztuz”. Frantzisko Aita Santua
Boluntariotzaren alde egiteko arrazoiak
- Boluntariotzak ekintza solidarioaren dimentsio hirukoitza hartzen du bere gain:
- Errukia. Topaketa beste pertsonarekin
- Gizarte-ehuna dinamizatzea
- Egiturazko aldaketa
-
Gizadiaren berezitasuna egia bihurtzeko modu bat da: maitasuna. Hurkoarekiko maitasunaren adierazpen bat da, eta lehentasuna ematen die pertsona pobretuei.
-
Zerbitzua eskaintzen die gutxien dutenei
-
Kristau nortasuna bizitzeko modu pribilegiatua da
-
Zentzua du eta ekintza kolektiboaren testigantza da
-
Herritartasun aktiboa eraikitzeko modu jakin bati erantzuten dio, elkartasuna bizitzeko modu bati.
-
Ekarpen nabarmena egiten dio kulturarteko bizikidetzari
-
Adin, kultura, jatorri, errealitate eta abarretako pertsonen arteko truke-espazioak eraikitzea sustatzen du
-
Prozesu motelen eta esanguratsuen, lagundutako prozesuen eta abarren aldeko apustua.
-
Ametsak, errealitate berriak, aukerak eta abar aurreratzen ditu. Itxaropena argitzen du