Agenda

Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna

 

 

  • Data: 2026ko ekainaren 15a
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: San Pedro plaza, Deusto, Bilbo

NOLA PARTE HARTU?

1- Hartu zure adinari dagokion giltza (erantsiak), inprimatu eta eta galdera honi erantzun: Zer egin dezakezu zuk adinekoei tratu ona ematen laguntzeko?Hitz batekin, esaldi batekin, lelo batekin, poesia batekin… egin dezakezu.

Orientabide batzuk:

  • Bidaltzen ditugun txantiloiak A4 tamainan inprimatu, puntu-lerrotik ebaki eta idatzi. Kolorezko paperetan edo margotu ahal dira.
  • Nahi dituzuen giltza guztiak bete ditzakezue.
  • Erakundea bazara, mesedez zure logoa bidali, partaide guztiena ikusgai jarri nahi ditugu eta.

2- Tratu onari atea irekitzeko giltzak ematea:

  • Ekainaren 15ean, astelehena, 17:30etik 19:00etara, giltza guztiak elkartuko ditugu Bilboko Done Pedri Plazan (Deustun)egingo dugun ekitaldian. Gustatuko litzaiguke zuek etortzea zuenak ekartzera eta bertan egotea amaieran egingo dugun manifestuaren irakurketan eta familiaren argazkian.
  • Giltzak ekintzan bertan idatz daitezke ere.

Egun horretan etortzerik ez baduzue, beste aukera batzuk ere badaude:

  • zuen ekarpenak Caritaseko Erriberako egoitzan utzi 12 (ostirala) baino lehen,
  • Edadetuen eta Zahartzearen Arloko edozein lankideri eman, edo
  • nahi duzuna eta zure adina idatzi eta posta-elektroniko helbide honetara bidali, guk jar dezagun.