Agenda

Bake Topaketa

Datorren otsailaren 17an, Bilboko Elizbarrutiak X. Bake Topaketa egingo du. Bakearen aldeko topaketa hau Ziortzako monasterioan izango da. Aurtengo kartelean, Mikel Usatorre eta Diego Navarro gazteek egindakoa, `Arnas Barri, Bizi Barri´ lema ageri da, eguneko espirituarekin lotzen dena. Elizbarrutiko Bake eta Adiskidetze Batzordeak, oraingo honetan, dei egiten du «gogora ekartzeko ingurumenaren aurka egindako indarkeriak, giza duintasunerako baldintza ez onuragarriak sortzen dituztenak eta giza eskubideak mehatxatzen dituztenak, etorkizun segurua, jasangarria eta bidezkoa bermatzen laguntzen ez dutenak».

INFORMAzio gehiago