Acción social

Diru-laguntzak

Zein da helburua?

Pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko asmoz, beren oinarrizko beharrizanak estaltzen dira, betiere, pertsona bakoitzarekin adostutako plan baten barruan. Duintasun eta autonomia irizpideak kontuan izanda, esku-dirutako laguntza ematen zaie elikadura, alokairu, garraio, eskola-material edota medikamentu gastuei aurre egiteko, beste batzuen artean.

 

Nola ematen da laguntza?

Laguntza horiek puntualak edo aldi baterakoak izan daitezke, baina beti ematen dira bide-laguntza sozial baten baitan, lanerako plan integral baten parte, eta kopurua familia edo pertsona bakoitzaren egoeraren araberakoa da.

Caritas Bizkaiak laguntza emateko modua aldatu du azken hiletan, eta egoera ezohikoetan ere laguntza jendearengana heltzea lortu dugu. App baten bidez, interkonexioa eta kudeaketa segurua bermatzen dira. Aplikazio hori mugikorraren bidezko ordainketa-sistema batean oinarritzen da (Hal Cash). Kutxazainaren bidez eskuratzen da dirua, bankuan konturik izan gabe ere.