Acción social

GILTZA – Etxerik gabeko pertsonentzako arreta, Bilbon

Zertan datza proiektua?

Giltza zerbitzuak arreta integrala eskaintzen die etxerik ez duten pertsonei. Laguntza pertsonalizatua ematen dute, bazterkeria-egoera pairatzen duten pertsonek gizarteratzeko beren prozesua garatu ahal dezaten. Eguneko arreta-zerbitzua ere aurreikusten dute, gizarte-bazterkerian dauden eta Bizkaiko Foru Aldunditik bideratzen dizkieten pertsonentzat.

 

Nori zuzenduta dago proiektua? 

Giltza etxerik ez duten Bilboko eta bere eragin-eremuko adin nagusikoentzat da.

 

Zein da proiektuaren helburua? 

Giltza proiektuak bilatzen du etxerik ez duen pertsonak bizi duen bazterkeria-egoeraren ondorioak arintzea, eta hari laguntza ematea zenbait eremutan, bere bizitza-proiektua garatu ahal dezan bere hurbileneko ingurunean.

Ikuspuntu integral horren xedea da ahalbidetzea norbanakoak beren garapen-prozesuaren subjektu izatea, eta autonomia, parte-hartze eta eskubide-egikaritze maila ahalik eta altuena lor dezatela, beren erritmoak eta bizi-unea errespetatuta.

Eta, horretarako, artatutakoei arreta pertsonalizatua eskaintzen diete: erreferentziazko gune bat, gizarteratze-prozesuan behar dituzten erantzunak garatzeko (esku-hartze sozioedukatiboa, bitartekaritza, arreta psikologikoa, etxebizitzarako laguntza, komunitatearekiko bitartekaritza, aisialdia eta astialdia…).

 

¿Quién lo hace posible? 

Caritas Bizkaia con Diputación Foral de Bizkaia