Acción social

BIZI BETE. Adineko pertsonentzako dinamizazio-proiektua

Zertan datza?

BIZI BETE proiektuak akonpainamenduaren beste bertsio bat erakusten digu, lokal batean garatuta adineko pertsonengandik hurbil egoteko tresna gisa baliagarri diren dinamizaziorako hainbat jarduera eskainiz, beren bizitzako beste alderdi batzuetarako laguntza eskaini eta haien isolamendua prebenitze aldera.

Nori dago zuzendua?

Beste proiektu batzuetan gutxi parte hartzen duten adineko pertsonengan pentsatutako ekimen bat da, topaleku bat eratzeko asmoz. Kalera irten eta lokalera joan daitezkeen pertsonentzat dago pentsatua, bereziki, harreman gutxi eta laguntza sozial eta familiako urriak dituztenentzat.

Zein da bere helburua

Programa honen bidez adineko pertsonak boluntarioek «pertsonalki eta modu jarraituan» akonpainatuta egotea bilatzen da. Proiektuaren euskarria «pertsona boluntarioen lana da, beren konpromisoaren doakotasunagatik».

Non garatzen da?

Proiektua Urizar Irala Dorrean eta Alde Zaharrean (Bilbo) garatzen da, eta baita Basaurin ere.