Acción social

ETXEBIZITZA ARLOKO LAGUNTZA

Etxebizitza egoki, irisgarri eta segurua izatea giza eskubidea da. 

Etxebizitza mantentzeko laguntzak

Eskubide hori bermatuta ez dagoenez, Caritasek honakoa eskaintzen du:

  • Etxebizitza ez galtzeko laguntza ekonomikoa.
  • Aholkularitza juridikoa.

Etxebizitza eskuratu eta laguntza publikoak jasotzeko lanean bide-laguntza ematea.

 

Eguzkilore Fundazioaren etxebizitza solidarioak

Eguzkilore Fundazioaren bidez, aldi baterako etxebizitza eskaini ahal diegu Caritasen bide-laguntza jasotzen ari diren pertsonei, betiere, laguntza-planaren barruan. Ez da larrialdiko alojamendua emateko baliabidea, baizik eta gizarteratze-prozesuan laguntzeko tresna bat.