Acción social

AHOLKU SAREA: Euskadiko Zerbitzu Juridikoa Atzerritartasun arloan

Zertan datza proiektua eta nori dago zuzendua?

Aholku-Sarea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak sustatutako sare bat da eta haren helburua atzerritartasun arloan aholkularitza juridikoa ematea da, hala zaurgarritasun-egoeran diren pertsona etorkinei nola Herri Administrazioetako eta pertsona etorkinekin gizarteratzeko prozesuetan lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeetako pertsona profesionalei.

Hori guztiori pertsona etorkinen egoera erregularra bideratu eta suertatu zaien egoera irregularra prebenitzeko xedez, uneoro familiako bizitza ahalbidetzeko ahalegina eginez.

 
 

 

Nork kudeatzen du?

Zerbitzu hori lau eragileren partaidetzarekin artikulatzen da:

  • Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politika Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza, zerbitzua koordinatu eta harmonizatzeko ardura duena.
  • Biltzen –Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua-. Arreta es presentziazkoa ematen du, telefonoz eta postaz.
  • Zazpi Gizarte erakunde (Cear-Euskadi; Gurutze Gorria-Euskadi; Bilboko Elizbarrutiko Caritas; Kosmopolis; SOS-Arrazakeria Gipuzkoa; Cite-COOO eta Adiskidetuak). Presentziazko arreta ematen dute.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru Abokatuen Elkargo Txit Prestuak. Presentziazko arreta ematen dute.

Non burutzen da? 

Zerbitzuaren eremu geografikoa Euskadiko hiru lurralde historikoetara hedatzen da. Hau da presentziazko aholkularitza ematen duten gizarte erakundeen banaketa lurraldearen arabera:

  • ARABAN Cear (Gasteizen kokatutako bulegoan) eta Gurutze Gorria ( Gasteiz, Laudio, Agurain, Espejo, Kanpezu eta Guardian kokatutako bulegoetan) dira arreta juridikoa ematen dutenak.
  • BIZKAIAN Cite/CCOO (Bilbon kokatutako bulegoan) Caritas (Bilbon kokatutako bulegoan), Gurutze Gorria (Bilbo, Getxo, Portugalete eta Ondarroan kokatutako bulegoetan) eta Kosmopolis (Getxon kokatutako bulegoan) dira arreta juridikoa ematen dutenak.
  • GIPUZKOAN Adiskidetuak (Irunen kokatutako bulegoan), Gurutze Gorria (Donostia eta Eibar/Ermuan kokatutako bulegoetan) eta SOS-Arrazakeria Gipuzkoa (Arrasate, Zarautz, Beasain eta Errenterian kokatutako bulegoetan) dira arreta juridikoa ematen dutenak