Begirunez eta esker onez begiratzeko gonbitea. Adinekoen Nazioarteko Eguna
1991tik, Nazio Batuen Batzar Nagusiak proposatuta, urriaren 1ean mundu osoan Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Gizarte- eta osasun-aurrerapenek gu gehiago bizitzea eta adineko pertsona askorekin bizitzea ahalbidetu dutela ospatzeko eguna da. Aldi berean, zahartzeari buruzko gure jarrerak berrikusteko deia da, askotan aurreiritzi negatiboz tindatuta daudelako eta hala diskriminazioa eragiten eta zahartzeko beldurra bultzatzen dute. Baina, batez ere, adinekoei errespetuz eta esker onez begiratzeko gonbidapena da, eta Caritasetik gonbite hau onartu nahi dugu.

Lehenik eta behin, gure erakundeko boluntarioen zati handi batek 65 urte baino gehiago ditu. Pertsona horietako batzuek konpromiso-ibilbide luzeak dituzte, eta zahartu egin dira elkartasuna praktikatuz eta beren izatea, beren jakintza, beren egotea… besteen zerbitzura jarriz. Beste pertsona batzuk lan-ibilbidearen amaierara hurbildu dira, edo familia zaintzeko denbora gutxiago behar denean. Badira borondatezko parte-hartzera deituak sentitzen direnak ere, gizarteak ekarpenak egiteko helduegiak direla uste duenean. Horiek guztiak gure proiektuen giltzarri dira, eta haien konprometitzeko era, haien iraupena, haien ondarea… aitortzen ditugu. Guztioi, eskerrik beroenak.
Gure proiektuetan parte hartuz zahartzen diren edadetuak ere badaude. Beste batzuek harreman berriak bilatzen dituzte, urteek lagunen, senideen eta abarren galerak dakartzatenean, eta osasun-mugek, eta gizarteak ezartzen dituenak ere, horiek aurkitzea zailagoa egiten dutenean. Pertsona batzuek konfiantza dute Caritasengan zaurgarri sentitzen direnean eta zainketak, orientazioa, arnasa… behar dituztenean. Gure esker ona haien ondoan ibiltzen uzteagatik eta alderdi materiagabea garrantziaz ikasteko aukera emateagatik, hala nola errespetua, bizitzaren zentzua, jakituriaren balioa, xumetasunaren espiritualtasuna…
Caritas Bizkaiako Edadetuen eta Zahartze Arlotik zahartzearen beste begirada bat bultzatu gura dugu, pertsonen eta euren bizitzaren balioa, adina edozein dela ere, aitortuko duen begirada. Pertsona guztiak errespetatuak izango diren eta bizitza osoan tratu oneko harremanak izango ditugun gizarte batekin egiten dugu amets. Hori dela eta, gaur ekainaren 15ean, Zahartzaroko Tratu Txarren eta Abusuen gaineko Kontzientzia Hartzeko Munduko Egunean, Bilboko Alde Zaharrean egindako kale-ekitaldian tratu onari buruz “idatzi” genuen belaunaldien arteko liburu kolektiboa gogoratzen dugu. Laster irakurtzeko aukera izango dugu, digitalizatzen ari gara eta webgune honetan bertan partekatzeko.





