Berriak30/03/2026

Topakik Euskadiko Caritaseko 300 boluntario inguru bildu ditu

Aste honetan, Gasteiz izan da Topaki topaketaren agertokia; Caritas Euskadik urtero antolatzen duen jardunaldia, boluntarioak, langileak eta elkarteko ordezkariak biltzen dituena. Guztira, 300 pertsona inguru elkartu dira, gehienak boluntarioak, gogoetarako, elkarbizitzarako eta ospakizunerako espazio bateratu bat partekatzeko.

Eguneko ekitaldi nagusian Raúl Flores izan zen hizlari; Caritas Espainiako Azterlan Taldeko koordinatzailea eta FOESSA IX. txostenaren arduraduna. Bere hitzaldian, txostenak jasotzen dituen gizarte-errealitatearen gako nagusiak azaldu zituen, hurbiltasuna eta sakontasuna uztartuz. Bere mezuan, errealitatea itxaropenetik begiratzera eta kolektiboki aurre egin beharreko erronkak ulertzera gonbidatu zituen bertaratutakoak.

 

 

Flores-ek itxaropen kolektiboa eraikitzeko beharraz eta paradigma sozial berria sustatzearen garrantziaz jardun zuen; erdigunean zaintza, ongizate komuna eta bizitza partekatua jarriko dituena. “Indibidualismoaren logikak gainditu eta komunitatearen balioa berreskuratu behar dugu; harreman bidezkoagoak eta solidarioagoak eraikitzeko lanean jarraituz”, adierazi zuen.

Hitzaldiaren ostean, solasaldi irekia egin zen parte-hartzaileen eta hizlariaren artean, eta bertan kezkak, iradokizunak eta Caritasen eguneroko misioan sakontzeko proposamenak partekatu ziren.

Jardunaldia Joyful Gospel Choir gospel solidarioaren emanaldiak biribildu zuen; topaketari amaiera hunkigarria eta alaia emanez, eta Topakiren nortasun propioa den elkartasun- eta ospakizun-giroa indartuz.

Urtez urte bezala, topaketak berresten du Caritas Euskadiko boluntarioen konpromisoa: gizarte justuago, humanoago eta anaitasun handiagoko bat eraikitzea.