Berriak13/10/2025

Errealitate soziala ezagutarazteko eta boluntariotza sustatzeko sentsibilizazioa

2025-2026 ikasturte honetan Caritas Bizkaian hasi gara sentsibilizazioa lanarekin gogo eta itxaropentsu. Gure helburua pertsonak, komunitateak eta egiturak eraldatzea da. Nola lortu nahi dugu? Pertsoneei gizartean dauden bazterkeri, pobreza eta desberdintasun sozialak erakusten bakoitzak erealitate hori aldatzeko duen ahalamenaz jabetzeko. Guztion artean kapital soziala itzela osatzen dugu eta aldaketa sozialaren motorra bihurtuko gara.

Horregatik Boluntariotza azoka ezberdinetan parte hartu dugu irailean eta azaroaren hasieran. Irailaren 18an Deusto Unibertsitatean egon ginen Boluntariotza azokan beste 76 gizarte erakundekin batera. Azokaren barruan, joan den ikasturtean Campus Soziala programaren barruan Gizarte-erakundeekin batera garatutako proiektuak aintzatesteko eta ikustarazteko ekitaldi bat egin zen. Han Caritas Bizkaia izan zen Deusto Unibertsitatearen esker ona eta balorazioa jaso zuen gizarte-erakundeetako bat.

Era berean urriaren 1ean BAM Unibertsitateko Boluntariotza Azokan parte hartu genuen eta geletan hitzaldiak emateko aukera izan genuen.

Ekitaldi hauek aukera bikaina dira ikasleek gizarte-erakundeak hurbiletik ezagutzeko eta, gizarte-aldaketako eragile nola bihur daitezkeen jakiteko. Eskerrik asko aukera emateagatik!