Berriak25/04/2023

Sendotu Aldiberean programa; Bizkaian 4.000 pertsonak jasotzen dute arreta; hirutik 1ek lortzen du enplegua

 

Sartu Taldea, Agiantza, Peñascal eta Caritas Bizkaia 2015etik aurrera esku-hartze soziolaboraleko programa bat garatu dugu EAEn, Euskal Autonomia Erkidegoko 14-20 Programa Eragilean parte hartuz (23ra arte) eta Bizkaian Europako Gizarte Funtsak, Lanbidek, BFAk, Bilbao Ekintzak eta BBK kofinantzatuz.

Programa suspertze ekonomikoaren testuinguru batean sortu zen, 2008ko krisiaren ondoren. 2019an inflexio-puntu batera iritsi ginen, eta oso emaitza onak izan genituen gure bide-laguntza jaso zuten pertsonengan. Hauskortasun handiko egoeran, ordea, krisi berri bat agertu zen: soziosanitarioa, covid19ko pandemiak eragindakoa, eta, ondoren, Ukraina 2022an inbaditu ondoren, krisi energetikoak eragindakoa.

Horri aurre egiteko, Sendotu Aldiberean programatik harrera-ekintzak, informazioa, banakako eta taldeko orientazioa, prestakuntza kualifikatzaileak, lan-merkatutik urrunen dauden pertsonentzako lan aurreko tailerrak eta gizarte- eta gizarteratze-enpresak sortzeko eta indartzeko ekintzak garatzen ditugu.

2022ko azken hiruhilekoan gure programaren ebaluazioa egin dugu Prospektikerren aholkularitza-zerbitzuaren laguntzarekin, bai emaitzen eta inpaktuen balantzea ezagutzeko, bai esku-hartzearen izaera berritzailea ebaluatzeko. Gure programa hurrengo Europako egikaritze-aldirako diseinatzerakoan ikaskuntzak jasotzea da helburu nagusia.

txostena

    WEB orrialdea