Berriak09/05/2025

Bilboko gotzaina: «Aita santu honek nobedadea ekar dezakeelakoan nago»

Gaur goizean, Bilboko gotzainak Leon XIV .a aita santuaren inguruko balorazioa egin du komunikabideen aurrean. Begoñan egindako agerraldi labur batean adierazi duenez, “poz handia da”, ezustekoa, duela gutxira arte “ia inork ezagutzen ez zuelako”. Jatorri iparramerikarra aipatu du, “berritasuna ekar dezakeena”. Konklabeak iraun duen denbora kontuan hartuta, “atzean babes handia duen” hautagaia izan dela esan du. Aurrean dituen erronkei dagokienez, uste du lan zaila duela aurretik: “batasunari eustea eta gatazka azkena ez dela defendatzea”.

Iturria: Bizkeliza.org

Informazio gehiago Bizkeliza.org

Gotzaina hedabideekin, Begoñan