Foessa Euskadi III. Txostena aurkezpenaren gonbidapena
Otsailaren 24an Euskadiko Bazterkeria eta Garapen Sozialaren III Txostenaren aurkezpen publikoa egingo dugu, eta gonbidatu nahi zaituztegu. 11:00etan izango da, Deustuko Unibertsitateko Ellacuria aretoan
Txostenaren datu garrantzitsuenak aurkeztuko dira eta eta aukera bat izango da Euskadiren errealitate sozialean sakontzeko COVID-19aren krisiaren eraginaren ondoren.
Bertan egongo dira egoera hau aztertu duten hiru aditu:
-Raúl Flores (Estatuko txostenaren koordinatzailea): “Foessa” inkestaren emaitza nagusiak Euskadin
-Joseba Zalakain (SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria): Euskadiko gizarte-politiketatik begirada
-Ana Sofi Telletxea (Caritas Bizkaiako Gizarte Errealitatearen Behatokiaren arduraduna): Gizarte-ekintzatik eta herritar konpromisotik begirada
Bukatzeko, Euskadi mailan ikusten ez den errrealitatea ikusgai egiten laguntzeko solasaldi bat izango dugu. Herritarrak irtenbidearen parte izatera gonbidatzen ditugu, bakoitzaren inguru hurbileko bazterkeria-egoeraz jabetuz.
Ekitaldia Caritas Bizkaiaren Youtubeko kanalean emango da. Grabatuta geratuko da, gerora ere ikusi ahal izateko.





