Berriak24/07/2023

Hileko azken asteazkena: “Bizkaia Isilik” bilkurak

Hilaren azken asteazkenetan, “Bizkaia Isilik” bilkurak egiten dira, giza mugikortasun behartuan dauden pertsonen oinarrizko eskubideak murrizten dituzten politika bidegabeak salatzeko, eta entzun eta isilarazten ez direnei ahotsa emateko.

Abuztuan ez dira “Bizkaiak Isilik” bilkurak egingo.

“Bizkaia isilik” bilkurak 19:30ean egiten dira, herri hauetan:

  • BILBO:  ARRIAGA PLAZA
  • GALDAKAO: Iturrondo plaza.Lekukotasunezko bilkura.
  • DURANGO: Andra Mari Elizpean
  • BALMASEDA, San Severino plaza
  • PORTUGALETE, Gregorio Uzquiano kalea
  • BARAKALDO, Bide Onera plaza
  • GETXO, Talletxe plaza, metroaren ondoan

Atsekabetuta jarraitzen dugu drama honetan. Egunero errepikatzen da drama, etorkizun hobea nahi duten eta migratzeagatik itsasoan jazartzen, engainatzen, deportatzen, hiltzen diren hainbat pertsonarena. Kalean ibili eta kanpoan lo egiten duten pertsonak, etxerik gabe, erroldarik gabe, lanik gabe, lagunik gabe, hotzarekin eta ametsak izoztuta, gure axolagabekeriagatik, eta aukerarik ematen ez duen legeria.

UZTAILEKO bilkuran itxaropena erakutsi nahi dugu, eta mundu bidezkoago baten alde borrokatzen jarraitu nahi dugu. Bereziki, biktima bihurtutako pertsonei gure laguntza indartu nahi diegu gure mugak gurutzatzen saiatuz, Europako hegoaldeko mugan bizi den dramaren larriagotzea salatuz.

Gizarte gisa eskaintzen ari garen HARRERA ETA ABEGI egoeraren berri ere eman nahi dugu. Gure herrialdeak harrera-sistema saturatua eta eguneratu gabea du, etorkinak eta errefuxiatuak zenbaki gisa tratatzen dituena, eta ez herritar gisa.