Elorrion ospatuko da larunbat honetan “Goazen!”, Bizkaian pastoral ikasturtearen hasiera eguna
-
Bizkaia osoko elizbarrutiko komunitateak eta erakundeak larunbat honetan bilduko dira, itxaropenez eta parte hartuz ikasturte berriari ekiteko
-
Iaz, jardunaldiak 800 pertsona baino gehiago bildu zituen Derion
Larunbat honetan, irailak 27, Elorrion izango da Goazen Eleizbarrutiko agertokia, Bizkaia osoko parrokia, talde eta Eliza erakundeak bilduko dituen pastoral ekitaldiari hasiera emateko eguna. Hitzorduak Itxaropenaren Jubileoa izango du ardatz, Eliza Unibertsalak deitua, eta Sortzez Garbiaren basilikan egingo da, erretiro-tenplu gisa izendatua, ikasturte berrirako komunio-, otoitz- eta begirada-giroan. Iaz, 800 pertsona baino gehiago bildu ziren Derion.
Kerman López elizbarrutiko bikario nagusiak eta Elena Unzueta Caritas Bizkaiako zuzendariak sinatutako gutun bateratuan nabarmentzen denez, “Elorrioko basilikan bat egiteak, Bizkaian bizi diran elizbarrutiko komunitate eta erakundeetatik, Ebanjelizatzearen VI. Elizbarrutiko Plana bideratzeko erabiliko dogun begirada sendotzen lagunduko deusku, 2021-2024 Sinodoak eskatutakoari jarraituz: alkarte partehartzaile eta misiolaria izatearen alde egitea”.
Ordutegia eta jarduerak
10:00: Autobusak bikaritza bakoitzerako jarritako lekuetara iritsiko dira. Erretiratzeko harrera eta otoitza
10:45: Bidearen hasiera – erromesaldia (20 minutu) Sortzez Garbiaren basilikarantz
11:15:Harrera plazan eta kafea elizpean
11:30–12:00: Banakako aitorpena tenpluan
12:00: Sarrera basilikan – Tenpluaren azalpena
12:15: Goazen motibazioa – Elizbarrutiko plana – sinodalitatea- begirada
12:30: Eukaristia
14:00:Luncha arkupean
16:00:Etxera buelta. Elorrioko plazan autobusez itzultzeko bilketa
Larunbat honetan Elorrion ospatuko dan Goazen Elizbarrutiak jarraipena izango du domekan, hilak 28, elizbarrutiko parrokia eta lurralde guztietan. Bertan, domekako ospakizunetan jardunaldiaren espiritua agertzera gonbidatzen da. Egun horretako diru-bilketan jasotakoa Caritas Bizkaiarentzat eta parrokientzat izango da, pastoral ikasturtearen hasiera honen dimentsio solidarioa eta misiolaria indartuz.