Zahartzaroko abusu eta tratu txarraren Kontzientzia hartzeko munduko eguna
Gaur, Zahartzaroko abusu eta tratu txarraren Kontzientzia hartzeko munduko egunean, keinu txiki bat egitera gonbidatzen zaituztegu: ekintza, jarrera eta hausnarketa bat idaztera, kontrakoa lortzen laguntzeko, adinekoak ondo tratatzen laguntzeko.
Zuen hitzak jasotzeko “zuhaitzak landatu” ditugu Caritasen lau zentrotan: Ekin, Elurra, San Kristobal eta Erribera. Zuen hitzak eman ditzakezue, aurrez aurre hurbilduz, edo testua edo argazkia bidaliz mayores@caritasbi.org helbidera.
Zergatik ekintza hau?
Gaur, 2023ko ekainaren 15ean, planto egiten dugu adinekoei tratu ona ematearen alde.
Caritasen eta gizartean bere gaitasunak eta ematen duten guztia, aldarrikatu nahi dugulako, bere jakinduria baloratzen duen eta bere esperientziatik ikasten duen auzo, herri, hiri batean bizi nahi dugulako.
Gure ustez, posible da adineko pertsonekin pentsatzeko, sentitzeko, hitz egiteko eta jarduteko dugun modua aldatzea. Horren alde lan egiten dugu, eta zuk?
Adineko pertsonei buruz gaixo eta ahul gisa bakarrik pentsatzen duen komunitatea izatetik, haien trebetasunak aitortu eta guztien onerako aprobetxatzen dituen komunitatea izatera pasatu nahi dugulako. Horren alde lan egiten dugu, eta zuk?
Adineko pertsonak ikusezinak direlako eta ez ditugulako kontuan hartzen orainaldia eta etorkizunik onena pentsatzeko eta eraikitzeko. Hori aldatzeko lan egiten dugu, eta zuk?
Plantatu egiten gara, adineko pertsona bakoitza bizi den lekuan aktibo sentitzea premiazkoa delako. Gure auzo-loturak sendoago egin nahi ditugulako , gehiago eta hobeto lotu nahi dugulako, mundu guztia garrantzitsua den komunitate bat izaten jarraitu ahal izateko, non pertsona guztiak beharrezkoak garen, lan egiten dugu. Eta zuk?.
Zuk ere horren alde lan egiten baduzu, gehiago gara.