Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna
1948ko abenduaren 10ean, duela 76 urte, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen. Bertan, gizakiaren berezko duintasuna eta horren ondoriozko oinarrizko giza eskubideak aitortzen dira. Egun horretatik aurrera, urtero, abenduaren 10ean, mugarri hori ospatzen dugu, eta gogoratzen dugu oraindik bide luzea dagoela Adierazpen hori planetako leku guztietan errealitate bihur dadin.
Hori dala-ta, Caritas Bizkaiako Giza Eskubideen taldeak, Espainiako Gotzainen Batzarreko Ekologia Integraleko Batzordeak egindako dokumentu bat partekatzen dogu: “Gizakiaren duintasunarekin bat dator guztion etxea zaintzea”. Abenduren 10a dala-ta, abendu garaiko hausnarketarako gonbita egiten dau.
Gizaki, gizon eta emakume ororen duintasun unibertsal eta besterenezina gogorarazten digu, sinesmenetik Jainkoaren seme/alaba izatetik sortutako duintasuna baita. Giza eskubideen garapen juridikoan islatzen den giza duintasunaren aitorpena.
Egiaztapen horretatik abiatuta, klima-aldaketari eta etxe komunaren zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen zaigu : “ Giza eskubideen errespetuak oinarrizko ingurumen baldintzak eta gizakiaren garapen integrala behar du, banakakoa zein taldekoa, posible egiten dituzten egoeren babesa eta promozioa. Gizarte eta ingurumen oinarrizko baldintza hauek guztion onura eraikitzen dute eta honen erdian dago gizakiaren duintasunaren babesa eta zaintza”.
Klima-aldaketaren aurka egiteko premia planteatzen da, betebehar moral gisa eta ekologia hutsetik haratago doan ikuspegi batetik, “klima-aldaketa bait dalako gizarteak eta munduko komunitateak aurre egin beharreko erronka nagusietako bat”.
EKOLOGIA INTEGRALAren ikuspegitik konbertsio ekologikoaren aldeko konpromisorako deia egiten zaie kristau komunitateei. Frantzisko aita santuak gogorarazten digu “dena lotuta” dagoela krisi sozial eta ekologiko batean. Horregatik, dokumentuak bizi-ohiturak, kontsumoa eta produkzioa maila guztietan berrikustera gonbidatzen gaitu, “zalantzarik gabe, asko egin dezakegulako bihurketa ekologikoaren alde beharrezkoa den trantsizio ekologikoari laguntzeko, gehiegi kontsumitzeari eta pertsonen deskarteari gehiegi lotuta dagoen gure bizimoduen berrikuspen sakon baten bidez. Ebanjelioan oinarritutako bizimodua hartzen eta askotan “gutxiago gehiago dala” fede-konbikzioarekin bat eginik.” (Laudato Si’, 215).
Abendu garai honetan Caritas Bizkaiak mundu justuago eta bizigarriago baten alde duen konpromisoa berritzeko lagungarri izatea espero dogu, baita gure bizimoduak eta konpromisu pertsonalak eta komunitarioa berritzeko.





