Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Abenduak 18
Caritas Bizkaian gizarte anitza garela ospatzen dugu, migratzaileek arlo guztietan (ekonomikoa, soziala eta kulturala) egindako ekarpenekin aberastua. Haien presentziak eta parte-hartzeak gure komunitateak indartzen dituzte, eta gogorarazten digute aniztasuna aberastasun kolektiboaren iturria dela.
Aldi berean, gure kezka adierazten dugu lege eta politika publiko murriztaileak legitimatzen dituzten gorroto-diskurtsoak areagotzen ari direlako. Diskurtso horiek diskriminazioa sortzen dute, polarizazioa sustatzen dute eta gizarte-kohesioa arriskuan jartzen dute, hori funtsezko balioa baita bizikidetzarako eta demokraziarako. Gure ardura da migrazioaren errealitatea ezagutzea, egiazko informazioa partekatzea eta gorrotora bultzatzen duten iruzkinak edo argitalpenak salatzea.

Horregatik, administrazio publikoei dei egiten diegu giza eskubideak bermatuko dituzten eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna sustatuko duten gizarteratze-politikak gara ditzaten, jatorria edozein dela ere.





