Berriak10/01/2024

Kontzertu solidarioa Basaurin

Larunbat honetarako, urtarrilaren 13an, 19:30ean, Basauri Koral Elkarteak, Soinu Bideak, Biarte Dantza Eskolak, Edurre Dantza Taldeak eta Danbolin Txistulari Elkarteak kontzertu solidarioa antolatu dute Caritas Bizkaia-ren alde Basauriko Social Antzokian.

Basauriko abeslari, dantzari eta musikariez gain, antzokiko agertokian Iraide Bilbao (flauta eta trikitia), Alberto Garaio (pianoa), José Ramón Facorro (baxua), Eneko Martínez (gitarra) eta Markel González (perkusioa) ikusi ahal izango ditugu.

Herriko hainbat saltokik eta erakundek bat egin dute ekintza solidarioarekin, larunbatean bertan egingo den zozketa solidariorako sariak emanez. Zozketarako txartelak urtarrilaren 13an bertan salduko dira, 2 euroan.

Roaldo, Motila, Pide Fruta, Larrea, Félix, Juanita, New Magic, Milarreglos.com, Farmazia Eguileor, Pertxas, Laburu, Loteria De Celis, Politena, Jone, Laboral Kutxa, Eroski, Viñas Olabarri, Laburu eta Digital Basaurik zozketatuko dituzte artikuluak.

Sarrerak, 6 euroko prezio bakarrean, antzokiko leihatilan edo webgunean eros daitezke.  “Zero ilara” erosteko aukera ere badago, lagundu nahi baina etorri ezin dutenentzat (kasu honetan, leihatilan bakarrik).

SARRERAK EROSI