Berriak10/10/2025

“Zaurgarritasuna partekatzen dugu, osasun mentala defendatzen dugu”.

Beste urte batez, Caritas Bizkaiako Zerbitzu Psikologikoak bat egiten du Osasun Mentalaren Munduko Egunarekin, zaintzaren garrantziaz eta munduan pertsona guztien osasun mental eta emozionalerako eskubideaz ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko helburuarekin.

Aurten, Osasun Mentaleko Espainiako Konfederazioak proposatutako “Zaurgarritasuna partekatzen dugu, Osasun Mentala defendatzen dugu” leloarekin bat egiten dugu, gure parte-hartzaileekin hitzaldiak eta jarduerak eginez. Data horrekin batera, eta Bilboko Udalarekin lankidetzan, “Elkarrekin Sendatzen” programa hasiko dugu aste honetan. Programa horren helburua da suspertze emozionala sustatzea, erresilientzia indartzea eta emakume migratuen gizarteratzea bultzatzea. Jarduera honek 8 asteko iraupena izango du eta banakako terapia-saioekin osatuko da.