Berriak04/11/2024

Caritas Bizkaia kaltetutako tokiko Caritasekin koordinatzen da

Caritas Bizkaiak elkartasuna adierazi nahi die uholdeek kaltetutako pertsonei eta familiei, eta kaltetutako tokiko Caritasekin koordinatuta dago, lehen eskuko informazioa izanik, haien aldetik behar den neurrian jarduteko.

Era berean, Caritas Bizkaiak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren batzorde iraunkorreko kide den aldetik, bere egiten du koordinaziorako eta iristen diren eskaerei erantzuteko deia. Une honetan, banakako gauzazko dohaintzak saihestu behar ditugu.

Cariats Bizkaiak, uholde-guneetan homologek emandako jarraibideei jarraituz, Caritasentzat diru-ekarpenak egiteko bideak aktibatu zituen joan den astean, eta horiek lehenetsiko dute helmuga, epe labur, ertain eta luzeko beharren arabera.

Ekarpenak Bizum 33514ren edo honako kontu-zenbaki hauen bidez egin daitezke: