Berriak15/05/2025

“Bestebik” gizarte zerbitzuen kolapsoa salatu du

“Etxerik gabeko pertsonen” aldeko eta etxebizitza bazterketaren aurkako “Bestebi” plataformak gizarte zerbitzuen kolapsoa eta urgentzia egoeren aurrean pertsona zaurgarrienei erantzunik ez ematea salatu du

Gaur, 2025eko maiatzaren 15ean, urtero bezala, BESTEBI osatzen dugun erakundeak eta gure guneetan artatzen ditugun pertsonak ekitaldi honetan biltzen gara. Herri honetako gizarte zerbitzuak antolatuko dituen lidergoa eskatzeko eta exijitzeko, Eusko Jaurlaritzaren ateetan elkarretaratu gara.

Ekitaldi honekin eta bete gabeko behar sozialak dituzten pertsona askok sortutako ilara honekin, kalitatezko gizarte zerbitzuak aldarrikatu nahi ditugu.

Herritarrei eta erakundeei azaldu nahi diegu, pobreziak ez duela ilaretatik ulertzen, etxegabetasuna ez dela soilik kudeaketekin eta burokraziarekin konpontzen.

Pertsonen beharrei erantzun azkarrak eman behar dizkiegu, eta ez dugu kontuan hartu behar noren esku dagoen konpetentzia hori, zein leihatilatatik erantzuten zaion behar horri, edo pertsonak bere beharrak sail desberdinetan banatu behar dituela.

Gizarte zerbitzuen kolapso egoera baten aurrean gaude. Pertsona askoren beharrei modu azkar eta ordenatuan erantzuten ez duen sistema batek sortutako kolapsoa da. Ez dugu ulertzen nola udalerri batzuk lanez gainezka dauden, ezta hilabeteak behar izatea gizarte zerbitzuekin hitzordua emateko. Ezta ere, larrialdiko arreta larrialdi horri ez dagozkion epeetan ematea, edo udalerri batzuetan erantzunik ere ez ematea, herritarrentzako baliabiderik eta zerbitzurik ez dutelako.

10 urte baino gehiago lanean eta egungo zerbitzu zorroa praktikan jartzen aritu ondoren, ohartu gara, administrazioek pertsonak baliabide espezifikoetara egokitzeko egiten dituzten balorazioak eta diagnostikoak ez direla arazoetara egokitzen, eta ez dutela pertsona erdigunean jartzen. Prestazioak gero eta gehiago espezializatu eta profesionalizatu behar diren arren, askotariko arazo eta beharrei erantzunez, bideraezina da, baliabide gehiago irekita ere, pertsona zaurgarrienak zeharkatzen dituen intersekzionalitate konplexuari erantzutea. Zentzuzkoagoa litzateke baliabideak pertsonei egokitzea eta administrazioen etengabeko lankidetza eta koordinazioa egotea. Arazo publiko baten aurrean erantzukizun amankomuna egon behar da, non pertsona gizartearen erdigunean eta interesean dagoen.

Gaur egun, etxerik gabeko pertsonak eta bazterketa egoera larrienak pairatzen dituztenak erdigunean daude, baina kolapso eta baliabideen partzelazio baten erdian, eta horrek pertsonak bere egoera hobetzeko aukera izatea eragozten du, edo ez du laguntzen behintzat. Administrazioek, gehiegizko formalizazioarekin eta arreta profilak sailkatzeko duten oldarrarekin, are gehiago urratzen dituzte beren eskubideak, konponbideak eta erantzunak denboran luzatuz, bai eta, askotan, hasierako arazoak okertuz eta/edo kronifikatuz ere.

Zer exijitzen dugu? Ordena, eraginkortasuna, Eusko Jaurlaritzak udalerri guztiei eska diezaiela egoera horri aurre egiteko behar diren zerbitzuak eta baliabideak ezar ditzatela.

Baliabideek pertsonari egokitu behar direnak izatea, eta hau ez izatea, maleta egin behar duena bere arazo guztiekin burokrazian eta arretaren eskumen banaketan zehar ibiltzeko.

Hau guztiagatik, Beste Bi elkartetik kalitatezko arreta eskatzen dugu, pertsona erdigunean jarriz, benetan, eta jada!