Berriak25/04/2025

Babesteko, entzun: Caritas Bizkaia haurren babesarekin bat

📢 Gaur, Haurren aurkako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Egunean, adingabeei zuzendutako edozein indarkeria mota prebenitzeko, detektatzeko eta modu irmoan aurka egiteko konpromisoa berresten dugu. Izan ere, haurren aurkako indarkeria aitortu nahiko genukeena baino ohikoagoa eta hurbilagoa da, eta gizarte-eragile guztien inplikazioa behar du horri aurre egiteko.

💖 Caritas Bizkaia-tik, gaur bezalako egun batean, haurren ahotsak entzunak izateko duten eskubidea aldarrikatzen dugu. Erabat garatu ahal izateko erreferentziazko gune seguruak, osasungarriak eta indarkeriarik gabekoak sortzeko lan egitea ezinbestekoa da.

💭 Gaurko eguna dela eta, Haurtzaro Proiektuetan parte hartzen duten haurrek “euriaren postontziak” egin dituzte proiektuan, haien kezkak, motibazioak eta interesak islatzeko postontzi gisa.

💡 Eta haien familiak kontuan hartzea ezinbestekoa da, haientzat ere erreferentzia eta laguntza espazioak eskainiz. Caritas Bizkaia-n familiekin lan egiteko espazioen aldeko apustua egiten dugu, gurasotasun positiboaren eta tratu onaren inguruan elkartzeko, entzuteko eta ikasteko gune pribilegiatu gisa.

“Euriaren postontzia”, barruan daramatena partekatzeko leku segurua.