Behar dana, gizalana
Asteburu honetan Caritas Bizkaiaren kanpaina berria dator. Oraingo honetan, enplegu inklusiboa sortzearen garrantzia gizartera hurbildu nahi da, bazterkeria-egoeran edo -arriskuan bizi diren pertsonak hartzen eta laguntzen dituena.
Frantzisko Aita Santuak dio “Lanaren balio nagusia pertsonaren ongia dela”. Ez du soilik helburu ekonomikoa edo irabaziaren helburua, baizik eta pertsonen duintasuna barne hartzen duen helburua.
Elizaren Gizarte Doktrinak honela definitzen du lan duina: “askatasunez aukeratutakoa, langileak, gizonak eta emakumeak, komunitate osoaren garapenarekin benetan lotzen dituena”. Definizio horrez gain, enplegu inklusiboak lan-jarduera bat egin nahi duten pertsona guztiei sarbidea ematen die, batez ere egoera ahulenean bizi direnei, eta gizartearen gainerakoaren aurrean duin egiten ditu.
Eta elementu horiek guztiek funtzio bat betetzen dute helburu zabalagoak lortzeko, hala nola pobrezia desagerraraztea, gizarteratzea eta errealizazio pertsonala.
Caritas Bizkaiak lan-merkatutik kanporatzen dituzten edo enplegu bat izateko aukerarik ere ematen ez zaien pertsonek enplegua lortzearen aldeko apustua egiten du. Lan-merkatuak askotan sufrimendua eta diskriminazioa eragiten ditu, hala nola prekarietatearen, behin-behinekotasunaren, partzialtasunaren edo baldintza ekonomiko eskasen iturri diren lanak. Horregatik defendatzen dugu ez soilik helburu ekonomikoa eta irabaziaren helburua duen lana, baizik eta pertsonen duintasuna eta autonomia errazten dituen helburua duena. Horretarako, garrantzitsuak dira pertsonari modu pertsonalizatuan laguntzeko gaitzen diren mekanismoak elkartasun, ekitate eta gizarte-erantzukizuneko ingurune batean.
Gai honetan sakontzeko, Irekita irakurtzera eta aurtengo kanpainetarako materialak erabiltzera gonbidatzen zaituztegu.