Begoñazpi ikastolako Guraso Elkartearen laguntza Caritas Bizkaiako etxerik gabeko Hontza Zentroari
Gaur, azaroak 22, Bilboko Begoñazpi Ikastolako guraso elkarteak Caritas Bizkaiako Zentroan (Alde Zaharra) dauden instalazioak bisitatu ditu, proiektuari 2.000 euroko dohaintza emateko. Guraso Elkartearen kideek elkarteak egindako diru-bilketa solidarioa Caritas Bizkaiari eman diote, Mavi Laiseca koordinatzaile nagusiak ordezkatuta.
Bisitaldian, Izaskun Bartolomé Hontza zentroko arduradunak Caritas Bizkaiako etxerik gabeko pertsonen arloak sustatutako proiektuaren xedea azaldu du. Zentroaren jarduera gaueko eskakizun txikiko harreran oinarritzen da, eta etxerik gabeko pertsonentzako arriskuak eta kalteak murrizten ditu.
Hontzak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta, hala, artatutako pertsonek pairatzen duten bazterketa-egoeraren ondorioak arindu nahi ditu, oinarrizko beharrei erantzuteko (higienea, janaria, ostatua, premia) eta drogen kontsumoan arriskuak eta kalteak murrizteko gune bat eskainiz. Horretarako, hiru programa garatzen ditu: Kafe beroa (gela irekia), kontsumo-materiala trukatzea (xiringak…) eta lo egitea (larrialdiko ostatua).
Dohaintza hori sostengu gisa erabiliko da, BIlboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza-k lagunduta.
Begoñazpi ikastola 50 urtetik gorako ibilbidea duen EBI sareko euskal hezkuntzako ikastetxe bat da, bizkaiera erabiltzen duena irakas-hizkuntza gisa. Hezkuntza integral, berritzaile eta eleanitzaren aldeko apustua egin du. Bilboko Elizbarrutiak sustatua, hezkuntza integrala, kalitatezkoa, berritzailea eta eleanitza eskaintzen du, ikasleen eta haien familien zerbitzura. Munduari irekia, beste herri eta kulturekiko errespetua sustatzen du, Euskal Herriko kultura ezagutu eta estimatuz.