Atzerritarrei buruzko Araudi berriaren aurrean, Caritas Bizkaian aldaketek atzerritar guztien eskubideak bermatzearen alde egiten dugu
Caritas Bizkaiak “Atzerritartasun Araudi Berria: aldaketak, erronkak eta aukerak” izeneko jardunaldi informatiboan parte hartu zuen atzo, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak deituta, gaur, maiatzak 20, indarrean sartuko den araudiaren berrikuntza garrantzitsuenei buruz. Egindako aldaketek gure gizartearen hazkunde ekonomiko, sozial eta kulturalean nabarmen laguntzen ari diren atzerritar guztien eskubideak bermatzearen alde gaude Caritasen, eta beren egoera administratiboarekin zerikusia duten alderdietan aurrera egiten jarraitzeko eskatzen dugu. Eskubideak pertsona nazionalekin parekatzea izan behar da helburua.
Migraziorako Euskal Itun Sozialak dioen bezala, Caritas Bizkaian “elkartasunaren, aniztasunaren eta bizikidetzaren harrera, integrazioa eta diskurtsoa defendatzen ditugu, eta beste kultura edo jatorri batzuetako pertsonen aurkako aldez aurreko diskurtso estereotipatu eta estigmatizatzaileak baztertzen ditugu”.