Agenda

“Tratu onaren liburua” idatziko dugu Zahartzaroko abusu eta tratu txarrez jabetzeko munduko eguna

 

 

  • Data: 2025eko ekainaren 12a
  • Ordua: 12:00
  • Lekua: Santiago Katedralaren elizpea ( Bilboko Alde Zaharra )

2006an, NBEk ekainaren 15a izendatu zuen Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna.

Tratu desegokiak forma asko hartzen ditu (tratu txar fisikoa, abusu ekonomikoa, arretarik eza, infantilizazioa…), eta adinekoen ikuspegi negatiboarekin eta adinagatiko diskriminazioarekin lotzen da (edadismo esaten zaio horri); askotan begi bistan dugu baina ez gara ohartzen.

Caritas Bizkaiako Edadetuen eta Zahartzearen Arlotik, liburu komunitario bat idaztera gonbidatzen zaituztegu. Liburu horretan, zahartzeari buruzko gure nahiak eta ametsak partekatuko ditugu. Gure liburuak lau kapitulu izango ditu, horietako bakoitza adin desberdineko pertsonek idatzita.

NOLA PARTE HARTU? Hau egitera gonbidatzen zaitugu:

Hartu zure adinari dagokion markoa (erantsitak), eta galdera honi erantzun Nola nahi nuke ni tratatzea nagusia naizenean? Esaldi batekin, marrazki batekin, poesia batekin… egin dezakezu.

      Iradokizunak:

  • Bidaltzen ditugun txantiloiak erabili A4 tamainan inprimatuz.
  • Nahi beste bete ditzakezu.

Liburua idazteko zure ideiak ekarri:

  • Ekainaren 12an, ostegunean, 12:00etaetik 13:30era, pieza guztiak elkartuko ditugu Bilboko Santiago katedralaren elizpean. Gustatuko litzaiguke zuek etortzea zuen iritziak jartzera, eta bertan egotea amaieran egingo dugun manifestuaren irakurketan eta argazkian.
  • Ekitaldira joan eta bertan markoak betetzea ere posiblea da.
  • Egun horretan etortzerik ez baduzue, bi aukera daude:
    • Zuen markoak Erribera zentroan utzi 10a (asteartea) arte,
    •  idatzi nahi duzuna mayores@caritasbi.org helbidera bidali guk jar dezagun.

Ea tratu onaz beteriko liburu “potolo” bat idaztea lortzen dugun!

markoak deskargatu

PROGRAMA

  • 12:00etatik 12:20ra, Nola tratatzea nahi dut edadetua naizenean? galderaren erantzunak jasotzea eta idaztea. Koldo Campo izango dugu dinamizatzaile eta animatzaile.
  • 12:30, Sestaoko Musika Eskolako Ikasle Helduen taldearen emanaldia.
  • 13:20, “Tratu onaren liburua” ren jostea
  • 13:25, Isidro Elezgarai, Bilboko Ilustre, UNICEF Euskadiko presidente ohia, Aste Nagusiko pregoilaria eta Bilboko Aste Santuko pregoilariaren eskutik, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna dela eta…
  • 13:30, familiaren argazkia.