Zuzentasunerako argia. Giza Eskubideen Munduko Eguna
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Bizitzea egokitu jakun aldi asaldatu eta aldakorrean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala munduko konpromisorik iraultzaileenetakoa dala gogoratu deuskue Nazio Batuetatik.
Zuzentasunerako argia. Bidea erakutsi eta kostaldera iristen laguntzen dauan itsasargiaren antzera, Doktrina Sozialak, Frantzisko Aita Santuaren esanetan, oinarrizko eskubideak ukatzen jakezanengana zuzentzen dau gure begirada eta dei egiten deusku pertsona bakotxari bere duintasuna autortuko jakon munduaren eraikuntzan konprometitu gaitezan.
Iturria: Bizkeliza






