Caritasek kanpaina bat abiarazi du Valentzian eta Albaceten izandako uholde larriek eragindako larrialdiari erantzuteko
Valentziako eta Albaceteko Caritas tokiko agintariekin koordinatzen ari dira kaltetutako pertsonei eta familiei berehalako erantzuna emateko
Caritasek deitoratu egin du azken orduetan Valentziako hainbat eskualdetan — Utiel-Requena, Valentziako Hoya de Buñol l ‘Horta eta Erribera — eta Albaceteko Letur herrian izandako uholde larrien ondorioz gertatutako giza bizitzaren galera. Egoera larriaren aurrean, Caritasek kanpaina bat zabaldu dau larrialdiari erantzuteko. Bere helburua gizartearen elkartasuna bideratzea da, Valentziako eta Albaceteko Caritasi kaltetuei laguntzeko lanean laguntzeko.
Ohar labur batean, Valentziako Elizbarrutiko Caritasek deitoratu egin du berrogeita hamar pertsona baino gehiago hil izana autonomia erkidego horretan, eta administrazio publikoen esku jarri da behar izan dezakeen guztirako. Une honetan, erakundea Valentziako Udalarekin koordinatzen ari da, L ‘Alqueria del Basket eta Pechina Udal Gunean ostatu hartu duten pertsonei laguntzeko.
Jarduerak etetea
Era berean, Valentziako Caritas lanean ari da eremu kaltetuenetan dauden Caritas parrokialei laguntzeko: Erribera, Utiel-Requena eskualdea, Hoya de Bunyol eta Valentziako metropoli-eremua. Erakundeak, gainera, egun hauetarako aurreikusita zeuden jarduera guztiak bertan behera utzi ditu, bereziki boluntarioen edo parte-hartzaileen prestakuntzakoak.
Caritas Valentziak bat egiten dau Valentziako Elizagaz eta bertako artzapezpikuagaz, “egoeraren larritasunaren aurrean beharrezkoak diran baliabideak jarri ditualako (…) eta pertsonek itxaropena berreskuratzeko beharrezkoa dan guztian lagunduko daualako, hurbiltasunetik eta elkartasunetik abiatuta”.
“Egoera oso konplexua da”
Albaceteko Elizbarrutiko Caritasek, bestalde, bat egiten dau DANAren ondorioek eragindako pertsonen saminagaz. Izan be, astearte honetan Letur suntsitu zuen eta herri honetako pertsona guztien beharretara jarri zen.
Ur-erauntsi bortitzak herria zeharkatzen duen errekak gainezka egitea eragin zuen, eta uholde gogorra sortu zen, hormak eta galtzada-harriak apurtuz eta kaleak eta etxebizitzak urpean utziz.
Caritas parrokietako lantaldearen bitartez dago Leturren, kaltetutako pertsona eta familiei berehalako erantzuna emanez, larrialdi zerbitzuekin eta Udalarekin koordinatuta.
El Búho Letur jatetxea, El Sembrador Fundazioaren ekonomia sozialeko ekimena, da Caritas inguruan dagoen beste proiektu bat. Bertan 8 pertsonak lan egiten dute eta 4 ostalaritzan trebatzen dira. Denboralearen ondorioak ere jasan ditu.
Rosa Garcia Albaceteko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendariak ziurtatu duenez, “egoera oso konplexua da, herrira sartzea zaila da, eta beharrezkoa da modu koordinatuan lan egitea, kaltetuen eskura jar ditzakegun baliabide guztiak ahalik eta modu eraginkorrenean irits daitezen”. Elkarteko arduradunak “Caritas sare osoak maila guztietan, parrokiakoa, elizbarrutikoa, eskualdekoa eta estatukoa, administrazioaren eta martxan jartzen ari diren edo etorkizunean jarriko diren erantzun dispositibo guztien esku” dagoela adierazi du.