Noticia30/03/2026

Mundiala izan da aurtengo Korrika ere!

Xiberutikan Mendebaldera joan da aurtengo edizioa Euskal Herri luze-zabaletik igaroz, maitasun eskutitz baten bide luzea.

Caritas Bizkaian ere euskara gara, hainbat euskaldun gara eta gehiago izango gara. Biziberritzen den komunitate irekia gara, elkarrekin sortuko dugu etorkizuna.

Korrikaren aitzakiarekin hainbat ekintza egin ditugu gurean. Argazki eta bideo lehiaketa sari mundialekin, petoak egiteko tailerra, ibilbidera hurbildu, unitate didaktikoko ekintzak egin eta Bilboko bukaera jaira txangoa parte-hartzaileekin.

Junkeraren fandango berri bat bezala, korrika, bidaia berri baten bila, korrika, arranoaren hegaldia lumadi berriaz, korrika, irrintzi berri bat aho gaztetan.

Eman hitza, eta eman pauso, erdigunean jartzeko aniztasuna eta elkar zaintzea. Pertsona bakoitzak du balioa; hiztun bakoitzak, garrantzia. Euskaltegian izena eman dugunok, euskara lehen hizkuntza dugunok, kanpotik etorri garenok, euskaraz, Euskal Herrian, ikasi, lan eta bizi nahi dugunok…

Guztiok herri bat gara. Euskara gara. Aditu Korrikaren deiadarra. Izan gaitezen dardara, izan gaitezen indarra.

Piztu da Korrikaren garra!