Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Azpimarratutako berriak

  • “BesteBi” Manifestua

    EUSKADIN ETXEGABETASUNA ERROTIK EZABATZEKO EUSKAL ESTRATEGIAREN ALDE:   Euskadin, ia 2.000 pertsonak ez dute etxerik, eta horietatik ia 300 kalean bizi dira. Euskal gizarteak ezin du onartu hainbeste pertsona hain babes sozial txikiarekin bizitzerik.   Hori dela eta, BesteBi Plataformatik, Euskal Estrategia integral eta koordinatua martxan jar dadin eskatzen dugu, Euskadin etxerik gabeko pertsonarik egon ez dadin.                     Egun, Eusko Jaurlaritza Etxegabetasuna errotik ezabatzeko Estrategia osatzen ari da, eta oso balorazio positiboa egiten diogu horren edukiari, baita honako puntuei ere:   Etxerik gabeko pertsonekiko esku-hartze gaietako euskal politika eta araudiari koherentzia ematea. Genero ikuspegian oinarrituta lan egitea. Etxerik gabeko pertsonentzako zerbitzu eta bide-laguntza egoki eta duinen…

  • Gizalegezko lanaren alde

    Gizalegezko lanaren alde, gizon-emakumeak daualako lehentasuna 2017.04.20 |  Lanaren eta langileen eremuan aparteko esangura daben egun bi ospatuko doguz datozan egunetan: apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna eta maiatzaren 1ean, San Jose Langilearen egunean, Langileen Nazinoarteko Eguna. “Gizarte zuzentasunaren eskakizun lez, ekonomian, laneko hartu-emonetan, munduaren eta gizartearen eraketan, gizon eta emakumea, batez be ahulenak, lehenetsi behar dirala aldarrikatzen da egun horreetan”, nabarmentzen dau Bilboko gotzainak egun esanguratsu bi honeek dirala eta Eleizbarrutiari zuzendu deutsan agirian. “Azken batean -dino aurrerago-, alkartasunera, guztion etxea eraikitzeko ahaleginak batzera, giza familia izatera, eskubidedun, gizon-emakumearen neurrirako gizalegezko lanaren alde egitera garoiezan egunak dira”. Gotzainak aitatutako idazki horretan azaltzen dauanez, zifra makroekonomikoek krisitik ataraten ari garala badinoe be, aldeak…

  • “Bihotzez” Aldizkaria

    Cáritas Bizkaiaren “BIHOTZEZ” aldizkariaren 66.zenbakia argitaratu da : Bizitzako gauzarik onenak beste modu batean egiten dira: Ekonomia Solidarioa   Egungo errealitate kezkagarriak erakusten digu berdintasun ezak eta lan-prekarietateak gora egiten duela etengabe, gazteen bizi-proiektuak oso zalantzazkoak direla, kronifikazio prozesuak eta pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa areagotu egiten direla, eta gure eredu sozial eta ekonomikoak injustizia areagotu besterik ez duela egiten. Testuinguru horretan, Bilboko Elizbarrutiko Caritasetik, «Denon Ongizatearen» alde lan egiteko beharra ikustaraziz, «Ekonomia Solidarioa» sendotzea proposatzen dugu eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna gisa; dagoeneko abian dagoen eredu bat, ekonomia pertsonen, justizia sozialaren eta giza eskubideen zerbitzura jartzen duten pertsona, komunitate, erakunde eta sareek sustatutako ekimen multzo osoan zehazten dena. Planetarekiko eta bere baliabideekiko errespetua epe laburreko…

  • Peruko larrialdia

    UHOLDEAK: PERUKO CARITASEK LARRIALDI-ESKARIA EGIN DU 2017ko apirilaren 11a. Peruko Caritasek larrialdi-deia luzatu dio Caritasen nazioarteko sareari (EA Emergency Appeal); milioi bat euroko eskaria egin du, datozen bederatzi hilabeteetan laguntza humanitarioko programa bat finantzatzeko, azken hilabeteotan herrialdea astindu duten uholde suntsitzaileek kaltetutako 9.000 pertsonei laguntza emate aldera. Esku-hartze humanitarioaren lehentasunezko guneak Lambayeque, Piura, Tumbres, Lima, Ica eta La Libertad eskualdeak dira; horietan, bertako Caritas, lantalde teknikoak eta boluntarioak arduratuko dira egoerari erantzuna emateaz. Laguntzaren zuzeneko 9.000 hartzaileez gain, Caritas Peruren arabera, 2.3 milioi pertsonari ere eragingo die zeharka larrialdiko erantzun-plan honek. Larrialdiko planaren lehentasunak Ekintzak herritar kaltetu babesgabeenetan zentratuko dira lehentasunez: etxeak galdu dituzten pertsonak, pobrezia egoeran dauden eta eta familiaburu bakarra duten familiak, baliabiderik…

  • ‘ABRACADABRA’

    ‘ABRACADABRA’: hiru belaunaldi alkarregaz jolasean Bilbon 2017.04.11 |  Joan dan asteburuan, Apirilaren 8an (zapatuz), belaunaldien arteko topaketa ospatu zan, Ekintza Katoliku Orokorrak, Bizkaiko Caritasek eta Eleizbarrutiko Gotzaitegiak antolatuta, zahar, heldu eta gazte alkartu eta hainbat jolas eta esperientzia batera jarteko eta garatzeko. Taloak txokolateagaz, tortolosak, euskal dantzak, soka-tira, jokoak ordenagailuan…, amama, aitite, aita, ama eta txikienek asko gozatu eben alkarregaz jolastuz. Argazkiak dira horren lekuko. ‘Abracadabra’ izeneko topakteta, jesuitek Bilboko Indautxu auzoan daukien ikastetxean ospatu zan. BIDEOA: https://www.facebook.com/158995787453593/videos/1490602754292883/

Berriak

“BesteBi” Manifestua

EUSKADIN ETXEGABETASUNA ERROTIK EZABATZEKO EUSKAL ESTRATEGIAREN ALDE:   Euskadin, ia 2.000 pertsonak ez dute etxerik, eta horietatik ia 300 kalean bizi dira. Euskal gizarteak ezin du onartu hainbeste pertsona hain babes sozial txikiarekin bizitzerik.   Hori dela eta, BesteBi Plataformatik, Euskal Estrategia integral eta koordinatua martxan jar dadin eskatzen dugu, Euskadin etxerik gabeko pertsonarik egon ez dadin.                     Egun, Eusko Jaurlaritza Etxegabetasuna errotik ezabatzeko Estrategia osatzen ari da, eta oso balorazio positiboa egiten diogu horren edukiari, baita honako puntuei ere:   Etxerik gabeko pertsonekiko esku-hartze gaietako euskal politika eta araudiari koherentzia ematea. Genero ikuspegian oinarrituta lan egitea. Etxerik gabeko pertsonentzako zerbitzu eta bide-laguntza egoki eta duinen…

Gizalegezko lanaren alde

Gizalegezko lanaren alde, gizon-emakumeak daualako lehentasuna 2017.04.20 |  Lanaren eta langileen eremuan aparteko esangura daben egun bi ospatuko doguz datozan egunetan: apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna eta maiatzaren 1ean, San Jose Langilearen egunean, Langileen Nazinoarteko Eguna. “Gizarte zuzentasunaren eskakizun lez, ekonomian, laneko hartu-emonetan, munduaren eta gizartearen eraketan, gizon eta emakumea, batez be ahulenak, lehenetsi behar dirala aldarrikatzen da egun horreetan”, nabarmentzen dau Bilboko gotzainak egun esanguratsu bi honeek dirala eta Eleizbarrutiari zuzendu deutsan agirian. “Azken batean -dino aurrerago-, alkartasunera, guztion etxea eraikitzeko ahaleginak batzera, giza familia izatera, eskubidedun, gizon-emakumearen neurrirako gizalegezko lanaren alde egitera garoiezan egunak dira”. Gotzainak aitatutako idazki horretan azaltzen dauanez, zifra makroekonomikoek krisitik ataraten ari garala badinoe be, aldeak…

“Bihotzez” Aldizkaria

Cáritas Bizkaiaren “BIHOTZEZ” aldizkariaren 66.zenbakia argitaratu da : Bizitzako gauzarik onenak beste modu batean egiten dira: Ekonomia Solidarioa   Egungo errealitate kezkagarriak erakusten digu berdintasun ezak eta lan-prekarietateak gora egiten duela etengabe, gazteen bizi-proiektuak oso zalantzazkoak direla, kronifikazio prozesuak eta pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa areagotu egiten direla, eta gure eredu sozial eta ekonomikoak injustizia areagotu besterik ez duela egiten. Testuinguru horretan, Bilboko Elizbarrutiko Caritasetik, «Denon Ongizatearen» alde lan egiteko beharra ikustaraziz, «Ekonomia Solidarioa» sendotzea proposatzen dugu eredu alternatibo bat eraikitzeko tresna gisa; dagoeneko abian dagoen eredu bat, ekonomia pertsonen, justizia sozialaren eta giza eskubideen zerbitzura jartzen duten pertsona, komunitate, erakunde eta sareek sustatutako ekimen multzo osoan zehazten dena. Planetarekiko eta bere baliabideekiko errespetua epe laburreko…

Peruko larrialdia

UHOLDEAK: PERUKO CARITASEK LARRIALDI-ESKARIA EGIN DU 2017ko apirilaren 11a. Peruko Caritasek larrialdi-deia luzatu dio Caritasen nazioarteko sareari (EA Emergency Appeal); milioi bat euroko eskaria egin du, datozen bederatzi hilabeteetan laguntza humanitarioko programa bat finantzatzeko, azken hilabeteotan herrialdea astindu duten uholde suntsitzaileek kaltetutako 9.000 pertsonei laguntza emate aldera. Esku-hartze humanitarioaren lehentasunezko guneak Lambayeque, Piura, Tumbres, Lima, Ica eta La Libertad eskualdeak dira; horietan, bertako Caritas, lantalde teknikoak eta boluntarioak arduratuko dira egoerari erantzuna emateaz. Laguntzaren zuzeneko 9.000 hartzaileez gain, Caritas Peruren arabera, 2.3 milioi pertsonari ere eragingo die zeharka larrialdiko erantzun-plan honek. Larrialdiko planaren lehentasunak Ekintzak herritar kaltetu babesgabeenetan zentratuko dira lehentasunez: etxeak galdu dituzten pertsonak, pobrezia egoeran dauden eta eta familiaburu bakarra duten familiak, baliabiderik…

‘ABRACADABRA’

‘ABRACADABRA’: hiru belaunaldi alkarregaz jolasean Bilbon 2017.04.11 |  Joan dan asteburuan, Apirilaren 8an (zapatuz), belaunaldien arteko topaketa ospatu zan, Ekintza Katoliku Orokorrak, Bizkaiko Caritasek eta Eleizbarrutiko Gotzaitegiak antolatuta, zahar, heldu eta gazte alkartu eta hainbat jolas eta esperientzia batera jarteko eta garatzeko. Taloak txokolateagaz, tortolosak, euskal dantzak, soka-tira, jokoak ordenagailuan…, amama, aitite, aita, ama eta txikienek asko gozatu eben alkarregaz jolastuz. Argazkiak dira horren lekuko. ‘Abracadabra’ izeneko topakteta, jesuitek Bilboko Indautxu auzoan daukien ikastetxean ospatu zan. BIDEOA: https://www.facebook.com/158995787453593/videos/1490602754292883/

Autormena ‘Hontza’ zentroari

Bilboko udalaren autormena Caritasen ‘Hontza’ zentroari     Pasaden ostiralean, ‘Osasunaren Munduko Egunean’, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumorako Sailak Bizkaiko hainbat alkarteren lana autortu eban. Drogazaletasun eta beste atxikimendu batzuei aurre egiteko Bizkaiko Caritasek kudeatzen dauan ‘Hontza’ zentroa izan zan sarituetako bat, drogazaletasunen mundu horretan jarduten daben alkarteen izenean. ‘Hontza’ gaueko zentroak jaso eban, beraz, Bilboko Udalaren autormena, “gizarte bazterketa jasaten daben drogazaleen aldeko arretan erreferente” izateagaitik.   Iñigo Cortazar zentroko koordinatzailea pozik azaldu zan saria jasotean, baina adierazo ebanez, eurentzat garrantzitsuena, “erabiltzaileek, gure hurkotasuna eta laguntasuna baloratzen dabenek, egiten deuskuen autormena da”.           ‘Asociación ASITES Bizkaia” alkarteari be emon eutsen saria; honako hau, ‘Itxaropenaren telefonoa’ dalakoaren bitartez, “aitzindaria izan da…

KALTEBERATASUN EGOERAN DAUDEN FAMILIEN HARREMANDIMENTSIOA

Caritas Bizkaiak egindako bide-laguntzan oinarritutako begirada AURKEZPENA   Kalteberatasun eta prekarietate egoerak epe luzera begira finkatzen ari dira bidean laguntzen ditugun pertsona askoren bizimoduan. Familia horiek langabeziak eta lan prekarietateak ezaugarritutako bizi baldintzetan bizirauten dute.   Hauskortasun egoera horretan luze bizitzeak harremanei eta bizi zentzuari eragiten die. Bere burua elikatzen duen pobrezia eta kalteberatasuneko gurpil zoro baten hasiera da. Baldintza materialak eta enplegukoak prekarioak dira, kasu hauetan berez nahiko ahulak izaten diren familia eta gizarte sareei eragiten diete, eta ahulduta dagoen harreman hauskortasun horrek familien hobekuntza material eta laboralen aukeretan eragiten du.   Halere, zailtasunak zailtasun, kasu hauetan ere ikusten ari gara familiak jarraitzen duela izaten elkartasun gune oso garrantzitsua. Merkatua eta batzuetan erakundeak iristen…

Tabirako Caritas ate irekien jardunaldia

Ehun lagun inguruk bisitatu eban Tabirako Caritas ate irekien jardunaldian Joan dan zapatuz, martxoak 25, Tabirako Caritasek ‘ate irekien jardunaldia’ ospatu eban, laguntzaileei eta herritar guztiei euren lana ezagutzera emoteko asmoagaz. Eguraldi eskasari aurre eginez, ehun lagun inguru hurreratu zan Jesusen Mirabeen komentua izan zan eta aldi baterako Caritasen esku itzita dagoan eta, gaur egun, Tabirako Caritasen egoitza dan ‘Santa Josefa etxera’. Tabirako Caritaseko boluntarioen taldeko eta mahaiko hamabost lagunek egin eutsen ondo etorria eurakaz eguna pasatzera zentrora hurreratu ziranei. Garatzen diharduen hainbat egitasmo aurkeztu ziran, esate baterako harrera, umeak edo etxebizitza bakoak. Ondoren, ‘Etxepeleko’ ortura igaro ziran eta bertan kokatuta egoan ‘Argi ibili’ erakusketa ikusteko aukera izan eben. Erakusketa honen bitartez, hain zuzen be,…

Perú eta Áfrikako Adarra

Perun Uholdeak eta Elikagaien Alerta Áfrikako Adarrean Larrialdiak   PERUN UHOLDEEK ERAGINDAKO ALERTA   Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko egunean, Caritasen mundu mailako sareak alerta humanitarioa ezarri du munduko bi gune urrunetan, Perun eta Afrikako Adarrean hain zuzen; izan ere, larrialdi klimatikoa bizi dute, euri-erregimen irregularrek eraginda. Elkarren artean lotura estua duten ziklo klimatikoen ondorioz («El Niño» fenomenoa Ozeano Barean eta «La Niña» Indiako Ozeanoan), azken hilabeteotan hondamendia bizi izan da mendebaldeko hemisferioan, Peruko kostaldeko eskualdeetan, euri eta uholde suntsitzaileen ondorioz; baita munduaren beste puntan ere, izan ere, lehorteak Hego Sudanen, Etiopian, Somalian eta Kenyan eragindako elikagaien krisi sakonak Afrikako Adarreko eskualde osoa astindu du. Dimentsio humanitarioari erantzunez, Caritas sareak baliabideak mobilizatu ditu eskualde horietako biztanle…

INTERVENCIÓN SOCIAL

Arrera Cáritas Bizkaia

Harrera

Baliabide ekonomiko nahikorik ez izateagatik oinarrizko beharrizanak estali ezin dituzten pertsona eta familiei arreta ematen die. Bazterkeria egoeran dauden pertsonak dira, Administrazioaren gizarte-babes sistema ez baita unibertsala…

Laneratzea Cáritas Bizkaia

Laneratzea

Enplegu-arloaren egitekoa bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonek lan duina lortzea da. Horretarako, gaitasun pertsonalak hobetu eta gizarteratzera begirako baliabide eta neurriak hobetzen saiatzen gara. Hau lortzeko zenbait ekintza garatzen dira: prestakuntzakoak, lan-aurrekoak, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektu-unitatea, prospekzioa, orientazio espezializatua eta lan arloko bitartekaritza…

Haurtzaroa Cáritas Bizkaia

Haurtzaroa

Egoera zailetan bizi diren haurren gaitasun pertsonalak, sozialak, hezkuntza arlokoak, afektiboak eta familiarrak lantzeko helburua dauka. Moldatu ezina edo babesgabetasun egoerak eragin ditzaketen arrisku-faktoreak lantzen dira gizarte eta hezkuntza arloko proiektuen bidez (PASE). Osasuna eta trebetasun sozialen arloak lantzen dira, baita eskolako prestakuntza, aisialdia eta familia arloak ere. Gainera, uztailean “Udalekuak” egiten dira, ikasturtean zehar egindako lanaren jarraipen bezala eta adin txikiko horiek udan zerbait desberdina egiteko aukera izan dezaten.…

Edadetuak Cáritas Bizkaia

Edadetuak

Pertsona nagusien bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzea du helburu, eta bereziki babesgabeenena eta laguntza gutxien dutenena. Horretarako, beren autonomia sustatzen da eta beren betiko lekuan egon daitezen saiatzen gara. Talde horren egoeraren eta beren beharrizanen gainean ere sentsibilizazioa sustatu nahi izaten dugu.…

Familia-gizarteratzea Cáritas Bizkaia

Familia-Gizarteratzea. FIS

Pertsonen eta familien gizarteratze-maila hobetu nahi da beren gaitasun pertsonal, familiar eta lan-aurrekoak sustatuz. Lana prestakuntza talde eta tailerren bidez egiten da. Horietan hartzen den ezagutza bezain garrantzitsua da trebetasun sozialen hobekuntza…

Etxerik gabeko pertsonak Cáritas Bizkaia

Etxerik gabeko pertsonak

Lau proiektuk osatzen dute arlo hau. Apostolikak izenekoa Bilboko etxerik gabeko pertsonentzako erreferentziazko zentro bat da. Bertan zerbitzu hauek ematen dira: jantokia, garbitegia, egongela, interneterako konexioa, informazioa, orientazioa eta eguneko zentroa.…

Adikzioa Cáritas Bizkaia

Adikzioak

Adikzioen Programa (ADRO) hiru lan ildotan egituratzen da. Alde batetik, EAEn homologatutako laguntza-tratamenduetarako egoitza-baliabideak, baliabide ekonomikorik ez duten edota familiaren eta gizartearen aldetik laguntzarik ez duten pertsonentzat.…

Nazioarteko Kooperazioa Cáritas Bizkaia

Nazioarteko kooperazioa eta migrazioak

Promueve la sensibilización, participación y movilización de la sociedad y de la comunidad por favorecer unas relaciones más justas entre el Norte y el Sur. Impulsa acciones y proyectos que visibilizan otro manera de relacionarse entre el Norte y el Sur…

Arropa Cáritas Bizkaian

Arropa

Irabazi asmorik gabeko Berohi-Koopera kooperatibaren bidez arropa jaso eta birziklatzen da; horrela, garapen iraunkorra eta zailtasunak dituzten pertsonentzako lanpostuen sorkuntza bideratzen dira; boluntarioek parte hartzen dute eta pertsona babesgabeei laguntza ematen zaie.…

Etxebizitza Cáritas Bizkaian

Etxebizitza

Zubi-etxebizitzen sarea. Bertan Cáritasek gizarteratze, prestakuntza eta laneratze prozesuetan laguntza ematen dien pertsona eta familiak bizi dira, behin betiko etxebizitza lortu arte.…