Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Zurrumurruen aurka

Argi Ibili. No te encallesZurrumurruen aurkako “Argi Ibili – no te encalles” estrategiaren barruan

Cáritas Bizkaiak kaleko ekintza bat burutuko du ostegun honetan Bilbon, etorkinen inguruko zurrumurru eta estereotipoen aurka

Etorkinen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz (abenduak 18), Cáritas Bizkaiak kalera irten nahi izan du hori ospatzeko eta kale ekintza publiko bat egiteko, zurrumurruen aurkako “Argi Ibili – no te encalles” estrategiaren bidez. Gure asmoa da ekintza horren bidez jakin-mina eta harridura sortzea, eta batez ere, bizi garen gizarteari eta denon artean eraiki nahi dugunari buruzko gogoeta eragitea.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 13. artikuluan zera dago ezarrita:

  • Pertsona guztiok daukagu eskubidea askatasunez ibili eta Estatu bateko lurraldean bizilekua aukeratzeko.
  • Pertsona guztiek daukate eskubidea edozein herrialdetatik irteteko, herrialde propiotik ere, eta berriro bueltan itzultzeko.

Hala ere, beste Giza Eskubide batzuekin gertatzen den legez, eskubide hori erabaki politiko edo ekonomikoen arabera baldintzatuta eta urratuta dago. Ahaztu egiten zaigu giza duintasunaren berezko eskubidea dela.

Etorkinen fenomenoaz ari garenean, ezin dugu ahaztu pertsonei buruz ari garela. Sentitu egiten duten pertsonak dira: lan egiten dute, zergak ordaintzen dituzte, ikasketak burutzen dituzte, barre egiten dute, sufritzen dute eta gozatzen dute, hemen jaiotakoek bezala. Eskubide eta betebehar berberak dituzte, egunero-egunero beren zergak ordaintzen dituzte ogia erosi edo metroa edo autobusa erabiltzen dutenean. Ez daude “haiek” eta “gu”; denok gara gizarte bereko kideak eta pertsonak, maila berean.

Gizarte bateratu eta kohesionatu bat sortu ahal izateko, benetan uste dugu estereotipo eta aurreiritziak alde batera utzi behar ditugula, eta zurrumurru faltsuei aurre egin, argudio sendo eta fidagarrien bidez. Horrela lortuko dugu elkarbizitza. Elkarbizitza horretan ere gatazka egon daiteke, noski, baina horiek kudeatzeko orduan errazagoa izango da aukera baketsuak ematea. Elkarbizitza aberasgarria nahi dugu, pertsona guztiok gizarte beraren eraikuntzan jardungo duguna, balio hauetan oinarrituta: errespetua, elkarren arteko ezagutza, elkartasuna eta eskubide eta betebehar berdintasuna; gizarte hori osatzen duten herritarrak nongoak diren kontuan hartu gabe.

BEGIRADA ALDATUTA, ETORKIZUNA ALDATUKO DUGU. Pertsona guztiok lekua edukiko dugun etorkizuna izango da, aniztasunak gizarte aberatsagoa, sendoagoa, gizatiarragoa eta bidezkoagoa eraikitzen lagunduko baitigu.

“ARGI IBILI! – NO TE enCALLES!”

Argi Ibili. No te encalles

Argi Ibili. No te encalles

Argi Ibili. No te encalles

Argi Ibili. No te encalles

Leave A Comment