Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

GAUR EGUN

Caritas Bizkaiako
liburuxka Instituzionala

Deskargatu hemen liburuxka Instituzionala

folleto institucional

Hauxe da Caritas:

CARITAS ELIZA DA. Bere karitate eta gizarte misioa gizarte ekintzaren bidez betetzen du, justiziaren alde lan eginez.

CARITASEK BAZTERKERIA-EGOERAN DAUDEN PERTSONENGANA ZUZENTZEN DU BERE EKINTZA, betiere, lehentasuna emanez ahaztuta daudenei eta gizartean ez erantzunik, ez laguntzarik aurkitzen ez dutenei.

CARITAS BOLUNTARIOTZA ERAKUNDE BAT DA, boluntario, kontratatutako langile eta kolaboratzaileen konpromisoan eta doakotasunean oinarritutakoa.

Ikuspegia

Cáritas en la actualidadBilboko Elizbarrutiko Caritasek Bizkaiko Eliza Katolikoa osatzen duten pertsona guztiek, taldeek eta komunitateek bere senti dezaten errealitate bat izan nahi du, pobretutako pertsonenganako Jaungoikoaren lehentasunezko maitasunaren adierazpena. Eta horretarako, zaurgarritasun, arrisku eta baztertze arrisku egoeran dauden pertsonen egoerarik larrienekin inplikatzen da.

Caritaseko boluntariotza (sinestunek eta sinestunak ez direnek osatutakoa) bere identitate propioan errotua egon beharko du, baita erantzunkidetasun, parte-hartze eta gertutasun eta berdintasun harremanen dinamismoetan ere.

Caritasek bere zereginetan zehazten duen Gizarte Ekintzako Ereduak langile kontratatuak ere behar izaten ditu, erakundearen identitatearen zerbitzura daudenak, eta beharrezkoak direnak une bakoitzeko aukeren arabera komunitate kristauak aurreikusten dituen helburuak lortzeko.

Gizarte errealitatean dinamikoa eta beste gizarte entitate batzuekiko aktiboa izanik, gizartean eta parte hartzen duen elizan bidegabekeriaren kausak salatzea sustatuko du. Errealitate horien eraldaketaren alde lan egingo du, gizatiarragoak, abegikorragoak eta anaitasunezkoagoak izan daitezen.

Balioak

ANAITASUNEZKO MAITASUNA

Pertsonak gara, Jaungoikoaren seme-alabak, eta beraz, denek dugu duintasun berdina. Gure ekintzen gunea pertsonak dira, pertsona bakoitza, hain zuzen, eta horien artean pobretuenak, baztertuenak eta arreta txikiena jasotzen dutenak. Pertsona bakoitza da bakarra eta ordezkaezina, estali beharreko behar batzuk ditu, eta bizitzan protagonista izateko garatu behar dituen gaitasunen jabe da.

GERTUTASUNA

Caritasen ekintza inguruko bidegabekeriaren errealitatearen aurrean komunitate kristauen konpromisotik jaiotzen da. Beraz, ekintza gertutasunetik sortzen da, eta pertsonarekiko eta bere errealitatearekiko gertutasuna bilatzen du, elkartzea, entzutea eta enpatia erraztuko duten laguntza prozesuak garatuz.

DOAKOTASUNA

Doakotasunetik bizitzeak, hau da, doan ematea doan jaso duguna, gaur egungo mundua zalantzan jartzeko eta harritzeko gaitasuna du. Caritasek doakotasuna sustatu nahi du gizarte bidezkoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa eraikitzeko ezinbesteko balio gisa. Doakotasunak eramango gaitu, besteak beste, besteekiko harremanetan lotura afektibo eta gizatiarrak, eta izaeraren egiatasuna berreskuratzera, baita modu eskuzabalean eta berekoikeriarik gabean partekatzera ere.

JUSTIZIA

Pobreen aldeko aukerak justizia erreklamatzen du, pertsona guztien duintasunaren eta eskubideen aitortza gisa ulertua, eta baita etenik gabeko ahalegin bat bezala ere desberdintasunak sortzen dituzten egiturak eraldatzeko.

PARTE HARTZEA

Pertsonaren duintasuna sustatzeko beharrezkoa da bere gizarte hazkundea ahalbidetzen duten taldeak zaintzea. Parte-hartzea pertsona orok kontzienteki bete behar duten obligazio bat da, erantzukizunez eta guztien ongiari begira. Caritasek gizartearen maila guztietan pertsona guztien parte-hartzearen aldeko apustua egin du, eta bere barne funtzionamenduan parte-hartze hori ere sustatzeko antolatu da.

KALITATEA

Caritasen eginkizunaren kalitatea hobetzeko etengabeko ahaleginean oinarritzen da, errealitatearen azterketatik, ezagutzatik, gaitasun kritikotik eta ideia berritzaileen garapenetik abiatuta pertsonen, komunitatearen eta osotasunean gizartearen onura lortzeko.

IRAUNKORTASUNA

Gure borondatea baliabideen erabilera etikoan eta koherentean jartzen dugu. Caritasek bere funtsak eta bere izaera definitzen dituzten ezaugarriak erakusten dituzten ekintzen aldeko apustua egin du, soilak eta egunerokoak badira ere. Gure ekintzek pertsonalizazio prozesuak erakutsi behar dituzte, kontsumo kritiko eta arduratsuaren moduko balio alternatiboak zuzenduko dituzten komunitatea eta gizartea eraikitzeko prozesuak.

2015-2018 Plan Estrategikoaren Helburuak

  • ‘KE’ ILDO ESTRATEGIKOA: KRISTAU ELKARTEA
    Kristau elkartea inplikatzea gizarte eraldaketan, pertsona babesgabeen aldeko
    lanean konpromisoa indartu.
  • ‘GZ’ ILDO ESTRATEGIKOA: GIZARTEA
    Pertsonengan oinarritutako eredu sozioekonomiko baten eraikuntzan lan
    egitea, gizarte eraldaketarako aukerak sustatuz sareko lanaren bidez.
  • ‘CB’ ILDO ESTRATEGIKOA: CARITAS BIZKAIA
    Caritas Bizkaia sendotzea, proiektu partekatu gisa. “Eraldatzeko eraldatzen
    gara”.

2015-2018 Plan Estrategikoaren txosten osoa ikusi hemen.