Gaztelania | Euskera

XVII. Edizioa. Bilboko Opil Solidarioa Deialdia

XVII. Edizioa. Helburu berdina, proposamen berria.

“BILBOKO XVII. ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK” MILAKA ERRAZIO BANATUKO DITU 2020KO URTARRILAREN 5EAN, ASTEARTEA, BILBOKO EUSKAL MUSEOAN. ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA WEBGUNEAREN BIDEZ: www.opilsolidarioabilbo.org

Gaur, abenduak 28, 11:00etan, Bilboko XVII. Errege-opil solidarioa aurkezteko prentsaurrekoa egin da. Honakoek hartu dute parte: Caritas Bizkaiako Carlos Bargos eta Ana Sofi Telletxea; Zazpi Kaleetako Dendari, Ostalari eta Enpresen Elkarteko Eider Txarroalde; Bizkaiko Okindegien Elkarteko Miguel Ángel Usubiaga; Lapiko Catering enpresako Nekane Narbaiza; Labora Kutxako José Ramón Taranco; Café Iruña Catering-eko Alicia Garmendia; Engranaje Publicidad enpresako Amagoia Ormaetxe, eta Euskal Museoko Sorkunde Aiarza.

Osasun-neurri zorrotzekin, edizio hau Euskal Museoaren instalazioetan antolatu da, edukiera hobeto kontrolatu ahal izateko. Erakunde horren lankidetza izan dugu, beraz, eta sarrerak saltzeko beren aplikazioa ere utzi digute. Era berean, txokolate eta opil errazioak eramateko formatuan jarriko dira, birziklatu daitezkeen ontzietan. Horrela, kanpoan edo etxean kontsumitu ahal izango da, eta jende-pilaketak saihestuko ditugu.

XVII. edizioa antolatzeko, kontuan izan da pandemia egoera, baina azken hilabeteetako bizipen solidarioak gogoan hartu nahi izan ditugu, eta balioa eman herritarren konpromisoari eta justizia sozialaren alde eragileek burutzen duten sare-lanari.
Pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, eta errege-opilaren xede nagusia horren aurka lan egitea da, gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteei aukerak errazteko. Aurten, haur asko pairatzen ari diren arrakala digitala gainditzeko lanean zentratzen ari gara bereziki, izan ere, askok ez daukate baliabide nahikorik beren ikasketa-prozesuak behar den moduan jarraitzeko.

Caritas Bizkaiak, Zazpi Kaleetako Merkatari Elkartearekin eta Euskal Museoarekin lankidetzan, Bilboko Errege-opil solidarioaren XVII. Edizioa antolatu du. Aurten ere Bizkaiko Okindegien Elkarteak egingo du, Lapiko Catering eta LogiFrío Bilbao enpresekin koordinatuta. Bestalde, Café Iruña Catering erakundeak txokolatea emango du, Kaiku (esnea) eta Baqué (kakaoa) enpresek doan emandako osagaiekin egina. LABORAL Kutxak babestutako ekimen honetan, Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntario arduratuko dira antolaketaz.

Oraingoan, Engranaje Publicidad enpresaren laguntzari esker, www.opilsolidarioabilbo.org webgunean egin da, errazioak aldez aurretik erosi ahal izateko.

Opil solidarioak 500 kilotik gorako pisua izango du. Prestatzeko, errezeta tradizionala jarraituko da. Horretarako, honako osagaiak behar izango dira: 250 kg-tik gora irin, 50 kg-tik gora azukre, 75 kg gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranja-lore ur, 25 kg legamia, 30 kg fruta azukreztatu apaintzeko eta 5 kg gatz.

Deialdia

Urtarrilaren 5ean, asteartea, 10:00etatik 14:00etara, Euskal Museoan (Cruz kaletik sartuta). Informazio orokorra: www.opilsolidarioabilbo.org Aldez aurreko salmenta Digitala Opil-zatiak aldez aurretik salduko dira, sarrera formatuan, museoaren webgunean.

Lotura: https://www.euskalmuseoa.eus/es/sarrerak/

Aurrez aurrekoa Errazioak aldez aurretik saltzeko lana aurrez aurre egingo da Caritas Bizkaiaren egoitzan, (Erribera 8, Bilbo) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, 28tik aurrera; eta Euskal Museoan urtarrilaren 2tik aurrera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Osasun neurriak

Lotura honetan: https://opilsolidarioabilbo.org/opila/#neurri-sanitarioak

 

Prentsa Oharra

Leave A Comment