Gaztelania | Euskera

Urriak 7, Lan Duinaren Aldeko Nazioarteko Eguna

«Gizagelegezko lanaren aldeko eliza» (Iglesia por el trabajo decente) ekimenak pandemia aurreko lan prekaritatea desagerraraziko lukeen «normaltasun berria» eskatzen du

Egun horretarako prestatutako manifestuan, baratzezaintzako eta frutagintzako kokalekuetan sasoikako langile askok bizi dituzten baldintza penagarriak salatu dituzte. Kontratu mugagabeak eta lanaldi osoa bultzatuta aldi baterako kontratazioa eta kontratazio partziala gutxitzeko eskatzen du ekimenak. Manifestuak, gainera, egungo gizartearen bizitzeko beharretara egokitzeko Gutxieneko Soldata igotzea eta, migratzaileek bat-batean jasaten duten irregulartasuna ekiditeko, atzerritarrei buruzko Araudia aldatzea defendatzen du.

Eliza Lan Duinaren Alde (ELDA) ekimena honako hauek sustatzen dute: Caritas, CONFER, HOAC, Justicia y Paz, JEC eta JOC. Aurtengoan, zazpigarren urtez jarraian, Lan Duinaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dute gaur, urriak 7 —CSI Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak bultzatu, eta OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak babesten du deialdia—.

Hori dela eta, ekimenak manifestu bat plazaratu du, «Orain, inoiz baino gehiago, Lan Duina» izenburuarekin, aldarrikatzeko lana «eskubide bat, eta pertsona gisa hazi, garatu eta errealizatzeko» bitartekoa dela. Aldarrikapen hori, gainera, bereziki beharrezkoa da pandemiak gogor jotako agertokian, zeinak lan-mundura prekarietatea ekarri baitu. Horela, bada, «»normaltasun» berria ezin da izan pandemia aurretik jasan ohi genuen prekarietatea, «etekinean oinarritutako ekonomia-eredu bati erantzuten diona eta gizabanakoak explotatzen eta ezerezten dituena»».

Ekimenean parte hartzen dugun erakundeok fokua jarri nahi dugu COVID-19an, zeinak prekarietatea areagotu baitie «garbiketan eta osasungintzan norbera babesteko ekipamendu barik lan egiten dutenei»; zeinak agerian utzi baititu «etxeko emakume langileen lan-baldintzak eta arriskutik prebenitzeko duten neurririk eza»; zeinak erakutsi baitu «jendea telelanean egon dela, enpresak baliabide teknologikoak eta gailuak hornitu gabe»; zeinak batzuei ekarri baitie etxean telelanean aritu beharra, «aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente egoeran egon arren». Egoera horiek, gainera, langile multzo handi bati eragotzi egin diote «aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean sartzea edo bestelako gizarte-babesak baliatzea».

Era berean, Manifestuak salatzen du «gaur egungo lan-harremanen ereduaren eraginez» lan-mundura sartzeko dauden zailtasunak, «eredu horrek ez duelako bermatzen lan duin bat lortzea, oinarrizko beharrizanak asetu ahal izateko; alegia, ez duelako bermatzen bizirauteko beste irabaztea, lana eta bizitza bateragarri egitea, etxebizitza bat lortzea, laneko segurtasun eta osasuna edo gizartean parte hartzea». Egoera horrek gazteei eta emakumeei eragiten die, batez ere. Haiek dira, nagusiki, «langabezia-tasa handienetakoa dagoen, eta gutxien ordainduta dauden edo txandakatze handia duten lanen biktimak».

Aldarrikapenak

Lan Duinaren Aldeko Nazioarteko Egun honetan, arreta jarri nahi dugu honako aldarrikapen hauetan:

– Estatuak beharrezko baliabideak jar ditzala, bermatzeko lan-baldintzen eta lan-arriskuen prebentzioaren alorreko araudia betetzen dela, arreta jarriz, bereziki, sasoiko langile askok eta askok barazkiak eta fruta ekoizten diren toki askotan bizi dituzten baldintza latzetan.

– Sektore pribatu eta publikoan kalitatezko enplegua bermatzea: aldi baterako kontratazioa txikitzea, eta kontratazio mugagabea eta lanaldi osoa bultzatzea.

– Orientazio- eta prestakuntza-neurriak. Ez bakarrik langabetuentzat, baizik eta langile guztientzat; eta, bereziki, azpenplegua eta prekarietatea pairatzen dituztenentzat.

– Gutxieneko Soldata igotzea, gaur egungo gizartearen beharrizanekin bat etor dadin. Eta diru-sarrerarik gabeko familiek babes erreala eta aurrera egiteko benetako aukera izan dezatela.

– Atzerritarrei buruzko Erregelamendua aldatzea, migratzaileak ez daitezen ondoren agertutako irregulartasun-egoeran erori.

 

Baterako bideoa Bilboko Eleizbarrutian

Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik dei egin dabe ekimen honetan parte hartzeko, eguneko goiburua eskuetan dogula bideoa grabatu edo, bestela, salatu eta zabaldu gura dan egoeraren bat idatzi.

Eleizbarrutiko gotzainak emon deutso hasiera kateari eta Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak hartu dau lekukoa. Lehenengo bideo honetan lekukoa emoten azkena Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria da eta mezua jaso eta zabaltzeko dei egiten dau.

 

ESTEKAK:

Manifestua

AIZU

#Iglesiaporeltrabajodecente

Leave A Comment