Gaztelania | Euskera

Unibertsitate Irakasle Eskolaren (BAM) eta Caritasen arteko lankidetza-proiektu berria

Gaur beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu da. Horren bidez, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Irakasle Eskolak (BAM) babesa eman dio Caritasek migratzaileekin burutzen duen gizarte-ekintzari.

Hitzarmenaren xedea: migratzaileak gure gizartean integratzeko helburua duten ekintzak elkarrekin garatzea. Enplegurako orientazio eta sustapenaren ikuspegitik, ekintza horiek babesgabetasun egoeran dauden pertsonen testuingurura egokitzen dira. Pertsona horiek dira, esaterako, Caritasen Gazteria eta Emantzipazio arloko parte-hartzaileak.

Lankidetzaren bidez, gazte batzuei eskolak eskainiko zaizkie, gaztelania ikasteko, eta, horrela, gaitasun linguistikoak hobetu ahal izateko.

Irakasle Eskolak jarduera hezitzailearen antolaketa eta ondoriozko gastuak hartuko ditu bere gain; horren barruan daude beharrezko materiala eta ikasle bakoitzaren garraio-gastuak.

Astero, taldeetan banatuta, gazteak Unibertsitate Eskolara joango dira eta, bertan, ikasle laguntzaileek gaztelaniazko eskolak emango dizkiete. Ikasleak ilusio handiz abiatu dira proiektu honetan. Horren bidez, gizarteratze-prozesuen inguruan ikasi eta esperientzia jasoko dute. Gazte migratzaileentzako oso lagungarria da beren gizarteratze-prozesurako, izan ere, hizkuntza menderatzea funtsezkoa da beren etorkizuna bertan eraiki ahal izateko.

 

Leave A Comment