Gaztelania | Euskera

Udalekuetan jarraitzen dugu

Caritas Bizkaiak hiri-udalekuen programa antolatu du aurten ere, elizbarrutiko eta lurralde mailako beste eragile batzuekin elkarlanean. Ekainean hasi eta uztailaren amaierara arte, 100 adingabe inguruk hartu ahal izango dute parte jarduera horietan.

 

 

Eguraldi ona heldu da, eta, horrekin batera, udako oporraldia. Pandemia urte hau gogorra izan da gure proiektuetako haurrentzat, eta, uda helduta, inoiz baino gehiago behar dituzte aisialdi esparruak eta denbora librea, beren kideekin gozatu ahal izateko.

Horregatik, uda honetan, hainbat hiri-udaleku antolatzen jarraituko dugu:

  • Tximeleta udaleku tradizionala, San Frantzisko auzoan. Uztailaren 5ean hasi da, eta 27ra arte iraungo du.
  • Otxarkoagako udalekua, Txaloka proiektuko haurrekin, uztailaren 5etik 16ra.
  • Eta Mehatzaldeko esperientzia berria, inguruko beste talde eta erakunde batzuekin lankidetzan. Hori ere uztailaren 5ean hasiko da eta 9ra arte iraungo du.

 

Ekainean Basaurin egin ziren hiri-udalekuak, Caritas eta San Fausto Pastoraltza Unitateak antolatuta, eta uztailekoak ere hasiko dira.

Balio hirukoitza sortzen duten esperientziak dira: parte hartzen duten haurrentzat, antolatzen dituzten boluntarioentzat eta garatzen diren lurraldearentzat, izan ere, komunitate sentimendua sendotu egiten da.

 

Leave A Comment