Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

MEMORIAK

Txostena 2017
Cáritas Bizkaia

Krisia bukatu da?

Caritas Bizkaiak honako sei aspektu nagusi nabarmendu nahi ditu, 2017ko lanaren barruan:

POBREZIA: Pobreziak familietan errotuta jarraitzen du, heredatu egiten da eta gazte eta adingabeak babesgabetasun egoeran uzten ditu, orain eta etorkizunera begira.

BAKARDADEA: Laguntza eta harreman sarerik ez izatea eta bakardade sentimendua dira gizarte-bazterkeria eta babesgabetasunaren ezaugarrietako batzuk.

ENPLEGUA: Enplegu bat izateak dagoeneko ez du bizimodu duina izateko aukera bermatzen.

INKLUSIOA: Gaur egun pertsona gehiago daude bazterkeria egoeran edo arriskuan, gizarteari ekarpena egin ahal izateko aukeren beharrarekin.

ETXEBIZITZA: Etxebizitza da familien kezka nagusietako bat. Zailtasun handiak dituzte etxebizitza bat lortu eta hori mantentzeko gastuei aurre egiteko. Kolektibo batzuentzat are zailagoa da (etorkinak eta etxerik gabeko pertsonak, batez ere).

GIZARTE IREKIA: Gizakiak derrigorrez lekuz aldatu behar izatea drama handi bat da, jendeak bere jaioterria eta etxea atzean utzi behar dituelako. Elkartasun eta elkarbizitzaren aldetik erronka handi bat pertsona horiei harrera egiten dieten gizarteentzako

 

 2017ko txostena deskargatu

2016. urteko Cáritas Bizkaia Txostena