Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

Txanda-aldaketak Caritasen Kontseiluan

Carlos Bargos, Carmen Badiola eta Marta Ferrer (eserita)

Txanda-aldaketak Bilboko Elizbarrutiko Caritasen Kontseiluan:

Urte aldaketarekin batera, gure Elizbarrutiko Caritas osatzen duten zazpi Bikaritzetan boluntarioen ordezkari diren bi Lurralde Kontseilariren txanda-aldaketa gertatu da. Horrela izanik, 2018ko otsailaren 5eko Elizbarrutiko Kontseiluan, Carlos Bargos zuzendariak eskerrak eman zizkion Carmen Badiolari, III.

Bikaritzako boluntarioen ordezkari moduan egindako Kontseilari lanagatik eta urteetako dedikazioagatik. Gaur txanda pasa dio Marta Ferrer [eserita] lankideari, Torre-Urizarreko Caritaseko Harrerako boluntarioa.

 

Marián Bilbao eta Carlos Bargos.

Era berean, abenduan egin zen Kontseiluan Marián Bilbaori ere eskerrak eman genizkion, Caritaseko Elizbarrutiko Kontseiluan II Bikaritza ordezkatzeagatik. Hemendik aurrera, Marian Sobrino –Sopuerta eta Artzentaleseko boluntarioa- izango da funtzio hori beteko duena, datozen hiru urteetarako.

 

ESKERRIK ASKO!!!

Leave A Comment