Gaztelania | Euskera

TOPAKI 2020 ‘Inor ez da salbatzen bakarrik’

TOPAKI 2020 edizioa azaroaren 19ko arratsaldean egin zen, gainerako urteetan ez bezala, egungo testuingurua dela eta.

Oraingo honetan, teknologia berrien bidez egin ahal izan genuen topo, eta, horri esker, aldi bereko konexioa egin ahal izan genuen Euskadiko hainbat lekutatik.

TOPAKI Caritas Euskadik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) antolatutako gunea da, eta edizio bakoitzean topaketarako aukera bat eskaintzen die bai boluntarioei bai dagozkien Caritaseko langileei. Helburua esperientzia eta ezagutza partekatzea da, gizarte bidezkoago, inklusiboago eta kohesionatuago baten aldeko eraldaketa-lana garatzeko.Edizio honetako ponentzia nagusia Fabio Baggiok egin zuen (Giza Zerbitzu Integralerako Dicasterioko Migrante eta Errefuxiatuen Ataleko idazkariordea) eta honako hau izan zen: «Nadie se salva solo-sola: la cultura del Encuentro vs la cultura del descarte». Baggiok hausnarketa-esparru bat eskaini zuen, giza bizitzaren duintasunaren aldeko ekintzan lagun izaten jarraituko diguna.

HITZALDIRAKO ESTEKA

Bizkaian, hainbat deialdi-gunetan elkartu ziren taldekideak, talde txikietan gozatu ahal izateko: Arraizpe, Santutxu, Sestao, Santurtzi, Erribera…

Inor ez delako bakarrik salbatzen… jarrai dezagun elkarrekin lanean justiziaren alde.

#CuidandoLaVida #BizitzaZaintzen

#LaSolidaridadNoCierra

Leave A Comment