Gaztelania | Euskera

2018 Urteko txostenaren aurkezpena

2018 URTEKO TXOSTENAREN AURKEZPENA Txostenaren laburpena bideoa Caritas Bizkaiak gaur, ekainaren 19an, asteazkenean, aurkeztu nahi du 2018ko memoria instituzionala, eta bertan egiten du ibilbide bat ahultasuna eta gizarte-bazterketa sortzen duten eragileetan zehar. Halaber, Caritas Euskadiren memorioa ere aurkeztu da, eta horrekin batera prentsaurrekoak gauzatu dira Elizbarrutiko Caritas taldeetan, Gasteiz eta Donostiakoetan hurrenez hurren. Ondorio gisa, hona hemen partekatu diren hiru ideia sendoak: 1.- Azaldutako errealitate konplexuari dagokionez, gizartearen dualizazio egoera batera heltzeko arriskua ikusten dugu: Gizartean ondo integratuta dagoen jendearen eta bazterkeria egoeran dagoen jendearen arteko arrakala. Izan ere, gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsona batzuek oso aukera gutxi daukate egoera horri buelta emateko eta, beraz, bizimodu duina izan eta gizartean parte hartzeko. 2.- Aurrean daukagun…