Gaztelania | Euskera

II. Bikaritzako urteroko Topaketa

Apirilaren 19an II. Bikaritzako Kristau Komunitatearen Urteroko Topaketa izan zen (Enkarterri eta Villaverde harana) Bikaritzako Caritasek antolatuta. Alonsotegi eta Lanestosa arteko 100 pertsona inguru bertaratu ginen hitzordura, lelo honen pean: “ZURE AHALEGINA, DENON ATSEGINA; ABERATS GAITZAZU ZURE PRESENTZIAZ”. Gai horren inguruan landu dira ekitaldi honetako Caritasen lau kanpainak, horien bidez egi nahi diren lau gonbidapenekin batera: BAGARELAKO NAIZ, partekatzen dugulako, elkarri laguntzen diogulako eta konpromisoa hartzen dugulako. Marian Sobrino aholkulariaren agurrak topaketari hasiera eman zion. Ostean, Kerman Lópezek gidatutako otoitza egin genuen, lurraldeko apezpiku bikarioa. Otoitzaren amaieran, geure egin genituen aurretik aipatutako lau gonbidapenak, “gure esku baitago” hala izatea. Ondoren, Caritaseko boluntarioen bideo bat jarri genuen aurkezpen gisa, eta horren ostean zuhaitz batean eta bere…

Edadetuen arloko boluntarioen topaketa

Nagusien arloko boluntarioen topaketa

Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko topaketa 20 urte baino gehiago lagun egiten Azaroak 15ean Bilbon Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko V. Topaketa izan zen, Bilboko Jesuiten ikastetxeko ekitaldi-aretoan. Arlo horretan 500 boluntario inguru daude eta horietatik 200 inguru bertaratu dira. Bi urtero antolatzen da boluntarioen arteko topaketa, edadetuei laguntzeko lanarekin lotutako gai garrantzitsuren baten inguruan. Edadetuen arloari Cáritasen beste proiektu batzuetatik babesa ematen dioten pertsonak ere bertaratu dira, hala nola parrokietakoak, Bizkaiko Elizaren elizbarrutiko beste erakunde batzuetakoak, instituzio eta administrazioetakoak (esaterako, Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua), gizarte zerbitzu, egoitza, erakunde eta elkarteetakoak… era berean, edadetuen ongizatearen inguruko interesa duten pertsonak dira, eta hori da guztiek partekatzen dutena. Aurten bi gairi heldu diegu:…

“Abracadabra” topaketa

Abracadabra, Belaunaldien arteko topaketa

“ABRACADABRA: VAMOS A JUGAR”. Belaunaldi arteko topaketa 2013ko apirilaren 13an, larunbata, 10:30etik 13:30era Berrio-Otxoa Ikastetxea (sarrera: Marcelino Menéndez y Pelayo, 25) – Bilbao (Metro Santutxu, irteera Zabalbide). Gonbidatuta zaudete. Zertarako? Familiartean egun dibertigarri batez gozatzeko, jolastuz eta ondo pasatuz. EGITARAUA: 10:30 – Harrera  /  10:45 – Jolasak eta tailerrak  /  12:30 – Emanaldia  /  13:15 – Amaiera eta agurra. Sarrera doan. Antolatzaileak: Cáritas Bizkaia (Familia, Haurtzaroa, Edadetuak Arloak) & Diócesis de Bilbao (Gazteen Pastoraltza, Hirugarren adineko Pastoraltza eta Familia).