Gaztelania | Euskera

M25, Afrikaren Eguna

Afrikaren Eguna (maiatzak 25): Bilboko Elizbarrutiko Cáritas Grupo Pro Africa (GPA) izeneko lan-plataforman dago. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako 20 erakunde gaude, eta helburu hauek ditu: Afrikari buruzko ezagutza handitu, GGKE-etan zein gizartean eta euskal instituzioetan, sentsibilizazioaren bitartez. Afrikarekiko kooperazioko esperientzia, zailtasun bereziak eta ezaugarriak partekatu. Politikan eragin kontinentearekiko kooperazioa hobetzeko. Gonbidatzen zaituztegu egun horretan sareen bitartez parte hartzera (#AfrikazHitzeginDezagun; #AfrikarenEguna; #AfrikaAstea) eta garatuko diren ekintzetara joatera. Bilbon egingo diren ekintzen programazioa bidaltzen dizuegu. Partekatu, mesedez, egun horretako programak eta ekintzak beste lurraldeetan.   Afrikaren Eguna Publicado en 23 mayo, 2018 – Urtero bezala, maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna ospatzen da, Afrikar Emakumearen Hamarkadaren barruan ospatu ere (2010-2020), zeinaren helburua hauxe baita: blokeko herrialdeen politiketan, generoari lotutako gaiak…

Maiatzaren 25a, Afrikaren Eguna

  Gaur Afrikaren eguna da. Caritas Bizkaia Grupo Pro África Taldeko kidea da, eta, África Imprescindible de Navarra taldearekin batera, hamar bat urte daramatzagu kontinente horren inguruko kooperazio eraginkorra eta espezifikoa aldarrikatzen. Era berean, emakume afrikarren lan eta parte-hartzearen sustapena ikusarazi nahi dugu. Afrikaren indar ekonomikoaren iturria beren eskubideak defendatzeko gaitasun nahikoa duten emakume eta neskatilak dira. Hainbat emakumek hitza hartu dute eta tokiko eragile bihurtu dira, besteren bitartekaritzaren beharrik gabe. Lidergo horietarako laguntza ematea da guk, gizarte eragile gisa, daukagun egitekoetako bat. Elkarrengandik ikasi dugu; izan ere, afrikar kulturen migrazioek, gurean eta kontinentean bertan, irakatsi digute guztioi beren indarra eta aberastasuna. Horregatik, hitz egin dezagun Afrikaz modu positiboan eta etorkizunera begira.      …