Gaztelania | Euskera

Caritaseko autoenpleguak 32 mikroenpresa sortzen lagundu du.

Caritas Bizkaiako autoenplegu puntuak bi urtetan 32 mikroenpresa sortzen lagundu du Caixaren “Incorpora” programaren barruan. Programa horrek 10 urte daramatza eta haren hitzarmena Euskadin beste urte batez berritu da. Olaia Bermúdez Caritas Bizkaiako Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloko teknikariak, “Incorpora” programaren barruan, duela 10 urte bultzatuta “La Caixa” Obra Sozialarekin lankidetzan, jarraitzen dituzten prozesuen berezitasunak azaldu dizkigu. Herri Irratiko “Iglesia Hoy” saioan azaldu du Juanma Juberarekin [HEMEN entzun ahal duzu osorik: http://bit.ly/2n5bswx (mp3)]. 2017an “Incorpora” programak Euskadin bete dituen lehen 10 urteak ospatu ditugu, eta Caritasek, Bizkaiko enpleguaren lan espezifikoaz gain, bankuko fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan programa honi atxikitako 14 gizarte erakundeen arteko koordinazioa egiten du. Programa honen funtzio nagusia da “zailtasun edo babesgabetasun…

Pobreziaren aurka

2015ean ere Cáritas Bizkaiak Bilboko Udalak sustatutako “pobreziaren aurkako borroka planean” parte hartuko du. Gizarte erakundeekin (hala nola Gurutze Gorria eta Elikagaien Bankua, kasu honetan) eta administrazio publikoekin pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko burutu ohi duen lankidetzaren barruan , Cáritas Bizkaiak 120.000 euro jasoko ditu 2015ean, Bilboko Udalaren eskutik. Diru hori bi arlotan erabiliko du elizbarrutiko erakundeak: Batetik, familiei laguntza ematea oinarrizko elikadura eta higiene produktuak lortzeko “txartelen” bidez (orain dela gutxi Eroski eta Laboral Kutxarekin egindako berriztatutako hitzarmenean izena emandakoak); bestalde, seme-alabak beren ardurapean dituzten eta bakarrik dauden emakumeei laguntzeko: – Cáritasen “Oinarrizko Erosketa Txartela” programa 100.000 eurorekin finantzatuta dago. Horrekin, erakunde horrek arreta ematen dien pertsonen elikadura eta bestelako oinarrizko beharrizanak estali nahi…

Pobreziaren kontrako udal-plana

BILBOKO UDALAK 150.000 EUROTAN HANDITU DU POBREZIAREN AURKA BORROKATZEKO UDAL PLANA Pobreziaren aurkako 2014ko Plana 780.000 eurokoa da, hasieran aurreikusitakoa baino %23,8 gehiago. Udalak gaur hitzarmen bana sinatu du Caritas eta Gurutze/Ilargi Gorria erakundeekin esleitu beharreko azken zatia desblokeatzeko (45.000 euro). Diru-kopuru hori elikadura eta higiene pertsonaleko oinarrizko beharrizanak atenditzera bideratuko da. Pobrezia Borrokatzeko Planaren eta Udal Laguntza Berezien artean, Udalak 2014an, guztira, 1.352.650 euro banatu ditu udal laguntza sozialetan (hasierako aurrekontuan ipinitakoa baino %31,26 gehiago) Bilbon, 2014ko azaroaren 19an. Bilboko Udalak Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, 150.000 eurotan handitu du Pobrezia Borrokatzeko 2014ko Udala Plana. Horrekin, hirugarren edizioko gastu osoa 780.000 eurokoa izango da, hau da, hasieran aurreikusitakoa baino %23,8 gehiago. Hirugarren urtez, Bilboko Udala…

Tiritek ez dute pobrezia sendatzen

Tiritek ez dute pobrezia sendatzen

Maiz pobreziaren eta desberdintasunen ondorioak leuntzen saiatzen gara erantzuleak bilatu gabe. Ezin dugu pobreza deuseztatu honen sorburuak eta errudunak alde batera uzten baditugu. Pobrezia eta desberdintasunak sistema kapitalista eta patriarkalaren beharrezko ondorioak dira. Horren arduradunak badaude. Badira alternatibak. Zein da zein jakin nahi duzu? Nazioarteko lankidetzan diharduten 84 erakundez osatutako Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak `Zein da zein?´ sentsibilizazio kanpainari jarraipena emanez honen bigarren bideoa kaleratu du. Honen helburua da hiritarrei azaltzea garapen eredu neoliberal eta patriarkal honen ondorio lokal eta global garrantzitsuenak, erantzule nagusiak identifikatzea eta alternatiba batzuk proposatzea denontzako gizarte solidario eta justuago bat eraiki dezagun. www.iniciativaquienesquien.org Hedatu, partekatu, komentatu sare sozialetan! #IniciativaQuienEsQuien Tiritek ez dute pobrezia sendatzen from Coordinadora de ONGD de Euskadi on…