Gaztelania | Euskera

PFEZren desgrabazioa % 30era handitu da, Caritas Bizkaian egindako dohaintzen gainean.

PFEZren desgrabazioa % 30era handitu da, Caritas Bizkaian egindako dohaintzen gainean. Urtero legez, Caritas Bizkaia bazkide eta emaileen ekarpen ekonomikoen inguruko gutunak bidaltzen hasi da, bai 2017ko ekarpenen ingurukoan, baita PFEZren likidazioaren desgrabazioaren ere. Oraingo honetan, gainera, pertsona fisikoek Bilboko Elizbarrutiko Caritasi egindako dohaintzengatiko desgrabazioa % 30era arte igo da (Bizkaiko Lurralde Historikoaren 5/2017 Foru Dekretuaren arabera) – [PFEZ=IRPF]. Caritasen pobrezia eta babesgabetasun espiral batean irten ezinik geratu diren pertsonekin lanean jarraitzen dugu eta gero eta erantzun sendoagoak ematen ari gara.  Egoera benetan konplexuan bizi diren pertsonak dira, langabezia edota lan prekarietatean, baliabide ekonomikorik gabe eta etxebizitza lortzeko zailtasunekin. Gainera, harreman eta familiako sare faltak asko zailtzen die bizitza duin bat lortzeko bidea. Bide horretan…

LAGUNTZA BIKOITZA

BIZKAIAN “Errenta Aitorpenean”, eman LAGUNTZA BIKOITZA: Markatu C laukitxoa 2014ko Errenta Aitorpenaren (PFEZ) kanpaina dela-eta, Cáritas Bizkaiak zergadunei gogorarazi nahi die “C” laukitxoa markatzearen garrantzia: C- ‘Eliza Katolikoaren sostengurako eta beste helburu batzuetarako laguntza ematea’. “C” laukitxoaren bidez, aldi berean eta kostu gehigarririk gabe, zure zerga-oinarriaren %0,7 Elizaren ekintzara bideratzen duzu eta beste %0,7 beste gizarte-helburu batzuetara. Horren bidez, Cáritasek eta beste erakunde batzuek beren gizarte-lana finantzatzeko fondoak jasotzen dituzte. Gogoan izan: “Errenta Aitorpenean” zure zergen %1,4ren xedea erabaki dezakezu (%0,7 Gizarte-helburuak + %0,7 Eliza Katolikoa), C laukitxoa markatuz. “FAQ”: Ohiko 6 galdera PFEZren bidezko zerga-esleipenaren inguruan (Bizkaian) 1. Egia al da “C” laukitxoa markatuz laguntza bikoiztu egiten dela? Bai. “C” laukitxoa markatuz %0,7a Eliza…