Gaztelania | Euskera

Keinu publikoa/Lan Duinaren Munduko Eguna

Urriaren 7an Lan Duinaren Munduko Eguna izango da. Elizaren barruko hainbat erakunde elkarrekin ari dira lanean eskubideen eta lan duinaren aldeko defentsan. Era berean, hainbat gizarte erakunde eta sindikaturekin bat egin dute, lanean pertsonen duintasuna errespetatu dadin: “#iglesiaporeltrabajodecente”. 70 erakundek baino gehiagok babestutako ekimena da. Egun horretan bereziki gogoan hartu nahi ditugu lanik ez daukaten pertsonak, beren lana galtzeko arriskuan daudenak edo baldintza prekarioetan lan egiten dutenak. Gure ingurura begiratuta, ikusten dugu enpresa batzuk ixteko bidean daudela, EEEak martxan jarri dituztela… horrek familia askori eta eskualde osoei ere eragiten die, ziurgabetasun handia sortuz. Hori dela eta, enplegu politikak eskatzen ari dira. Frantzisko Aita Santuak argi esan zuen (2015): “Ogibidea eta lanaren duintasuna kentzen dizkiguna da…